Malatxa
Malatxa (edo malaxa) egurrezko tresna tradizionala da, lehengo baserrietan erabiltzen zena esne gatzatua nahasteko edo irabiatzeko, gazta egiteko prozesuan bereziki. Batzuetan gurina egiteko ere erabiltzen zen, esnea edo esne-gaina irabiatuz.
Tresnak normalean egurrezko heldulekua izaten zuen eta behealdean pala edo sare moduko egitura bat, esnearen masa modu homogeneoan lantzeko.[1]
Historia
Malatxa antzinatik erabiltzen da Euskal Herriko eta inguruko lurraldeetako gaztagintzan[2]. Tresna hau, beste batzuk bezala (kaikua, zimitza, oporra…), artzaintza tradizionalaren parte izan da mendeetan zehar. Neolitotik hona garatutako teknikak mantendu dituzte artzainek, eta malatxa horien artean funtsezkoa izan da.
Idiazabal gazta bezalako gazta tradizionalak egiteko prozesuan[3], malatxaren erabilera ezinbestekoa da, eta tailer didaktikoetan ere askotan erakusten da tresna hau.[4]
Ezaugarriak
Malatxaren ezaugarriak:
- Egurrez egina izaten da.
- Paleta edo xafla forma izaten du, eta esne gatzatua moztu eta nahasteko erabiltzen da.
- Gazta egiteko prozesuan kutxan edo gaztontzian erabiltzen da, esne gatzatua zatitu eta prentsatzeko prest uzteko
Prozesua
Prozesua honela izaten da: esnea mamitzen denean, malatxarekin nahasten da, eta nahasketa honek bi edo hiru minutu irauten du. Horren ondoren, gazura bereizten da eta matoia (gazta-masa) osatzen da. Matoia zimitzean sartzen da, eta bertan estutzen da gazta forma hartzeko.[1]
Gaur egungo erabilera
Gaur egun, gaztandegi industrialetan mekanizatutako sistemak erabiltzen diren arren, artisau gaztagintzan malatxak bere lekua gordetzen jarraitzen du. Bere erabilerak gaztaren testura eta kalitatean eragina du, eta horregatik artisau prozesuetan ezinbestekotzat jotzen da.
Errenferentziak
- ↑ a b Caspistegui, Francisco Javier. (2013-12-23). «Emilio Majuelo Gil, La idea de historia en Arturo Campión, Donostia, Eusko Ikaskuntza, 2011» Memoria y Civilización 16 (0) doi:. ISSN 2254-6367. (kontsulta data: 2025-05-08).
- ↑ «Maletxa. Batidor - Atlas Etnográfico de Vasconia» atlasetnografico.labayru.eus (kontsulta data: 2025-05-08).
- ↑ http://www.veiss.com,+Veiss Comunicación S. L. |. «Idiazabal gazta | Idiazabal Jatorrizko Deitura Babestua» www.idiazabalgazta.eus (kontsulta data: 2025-05-08).
- ↑ Hitza, Goierriko. (2023-05-08). «Idiazabal Gaztaren sekretuak» Goiberri (kontsulta data: 2025-05-08).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.