Manson familiak garaiko Polanskiren Sharon Tate emazte eta aktorea erail ondoren zuzendutako bere lehenbiziko filma izan zen.
Argumentua
Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Macbeth (John Finch) eskoziar buruzagi ausartak hiru sorginen bisita izango du, egunen batean Eskoziako errege izango dela iragarriz. Duncan erregeak bere etxean ostatu hartu duela aprobetxatuz, eta Lady Macbeth (Francesca Annis) emazteak auspoturik, Macbethek erregea erail eta bere burua Eskoziako errege izendatuko du. Halere, tronuan mantentzeko, hilketa gehiago burutzen jarraitu beharko du. Bitartean, emazteari bere kontzientzia txarrak asaldatu eta lur jota geldituko da.