- Artikulu hau Karlos III.aren semeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Luis Nafarroakoa».
Luis Nafarroakoa edo Luis Évreuxkoa (Erriberri, 1402ko apirila – ibidem., 1402ko urriaren 14a) Nafarroako infantea izan zen.
Biografia
Karlos III.a Nafarroakoa erregea eta bere emaztea zen Leonor Gaztelakoaren semea izan zen[1]. Erriberriko Nafarroako Erregeen Jauregian jaio zen.
Karlos bere anaia jaio zenean, leinuaren itxaropen bihurtu zen, 21 urteko ezkontza baten ondorioz errege-erreginak sei alaba izan zituztelako. Tamalez, bost urte betetzeko hiru egun besterik ez geratzen zenean, Karlos hil eta Luisek ordezkatua izan zen. Luisek ere ez zuen luzaroan iraun eta, azkenekoz, Blanka bere arreba nagusiak ordezkatu zuen bere aita. Iruñeko katedralean lurperatu zuten.
Zuhaitz genealogikoa |
---|
|
Erreferentziak
Kanpo estekak