Lee Sedol edo Lee Se-dol (Koreeraz: 이세돌; 1983ko martxoaren 2a) 9-dan mailako korear Go jokalari profesional bat da. 2016. urteko otsailetik nazioarteko sailkapenean bigarren postua du, Lee Chang-horen atzetik. Cho Hun-hyun (9 urte eta 7 hilabete), Lee Chang-ho (11 urte eta 1 hilabete), Cho Hye-yeon (11 urte eta 10 hilabete) eta Choi Cheol-han (12 urte eta 2 hilabete) jokalarien atzetik Hego Koreako historiako Go jokalaririk gazteena izan zen profesional bihurtzen, 12 urte eta 4 hilabete zituela bihurtu baitzen jokalari profesional. ''Harri gogor'' ("Ssen-dol") ezizenarekin ere ezaguna da. AlphaGo, adimen artifiziala baliatzen duen programak 2016ko martxoan Lee Sedol garaitzea lortu zuen.
Ikus, gainera
Kanpo loturak
You Tuben