Estatubatuar fisikaria (1908 - 1994). Espazio-ontzien aitatzat hartua den Robert Goddard zientzialariarekin lan egin zuen 1928-1932 urteen artean. Mansurrek konbustio-ganberen eta haizebideen diseinuan lan egin zuen. Bigarren Mundu Gerran Massachusettseko Teknologia Institutuan jardun zuen lanean, eta mikrouhin-radarra asmatu zuen. Gerra ondoren Aireko Gudarostearen Cambridgeko Ikerketa Laborategiko buru izendatu zuten, eta erakunde horretan plasmari eta solido kristalinoei buruzko ikerketak egin zituen.
Erreferentziak