Konpota fruitu zenbaiten mamiarekin egindako konfitura bat da, pure moduan edo fruitu zatikatuekin, azukre gutxirekin egina eta azkenburu edo beste janarien goarnizio edo osagarri moduan erabiltzen dena. Euskal Herrian, ohikoak dira sagarrarekin egindako konpotak.[1]
Errezeta
Egosi kazola batean, ardo beltzean, orejoiak (melokotoi lehortuak), aran pasak eta piku melatuak, kanela-zotz batekin.
Guritu direnean, erantsi neguko udare gogorrak eta errezil sagarrak, pusketan. Eduki hauek samurtu arte, zuzendu gozo-puntua, azukrea edo ardoa erantsiz, itzali sua eta utzi pausatzen.
Bezperakoa goxoago izaten da.[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak