Karin Elisabeth Dreijer Andersson (Nacka, Suedia, 1975eko apirilaren 7a) suediar musikaria da. The Knife musika elektronikoko bikoteko kidea da, Olof Dreijer anaiarekin batera, eta ahots nagusia. Aurretik, Honey Is Cool rock alternatiboko taldearen abeslaria eta gitarra-jolea izan zen. 2009an bakarkako lehen lana argitaratu zuen Fever Ray ezizenarekin. Bere ahots estiloa nabarmena da, bai altuetan bai eta baxuetan due ahalmenarengatik, distortsio tonuen erabilerarengatik, bere azentu bereizgarriarengatik eta pitch-shifting delakoaren erabilerarengatik. Artista gisa irudi berezia du eta maskarak eta bestelako antzerki elementuak erabiltzeko joera du. [1]
Hainbat soinu-bandetan erabili dute bere musika.
Bakarkako lana
The Knife taldeak atsedena hartzen zuen bitartean, Fever Ray izenburuko bakarkako diskoa kaleratu zuen. Digitalki 2009ko urtarrilaren 12an kaleratu zen da eta diska fisikoan martxoaren 18an, Rabid Records-en bidez. [2] Lehen singlea, "If I Had a Heart", 2008ko abenduaren 15az geroztik zegoen salgai digitalki.
Fever Ray gisa aritu zen 2010eko Coachella jaialdian eta kritika positiboak jaso zituen. [3] [1]
Ingmar Bergman-en Otsoaren ordua-ren moldaketa egin zuenRed Riding Hood filmerako eta Dirty Diaries film laburren bildumarako.
Bere bakarkako lehenengo albumeko musika: When I Grow Up abestia Pro Evolution Soccer 2011 jokoarenean; Keep the Streets Empty for Me abestia Bones telesailaren "The Hole in the Heart" 129. kapituluan 2011n eta Dark telesailean (2017); If I Had a Heart, berriz, 2013an hasitako Vikings telesailaren gai nagusia da eta beste hainbatetan[4].
Diskografia
Albumak
- 2009: Fever Ray : # 8 Suedia, # 11 Belgika, # 11 Danimarka, # 29 Finlandia eta # 90 Erresuma Batua.
- 2017: Plunge
Singleak
- 2008: «If I Had a Heart»
- 2009: «When I Grow Up»
- 2009: «Triangle Walks»
- 2009: «Seven»
- 2009: «Stranger Than Kindness»
- 2009: «Keep the Streets Empty for Me»
- 2010: «Mercy Street»
Kolaborazioak
- 2000: «Wasted» Robot.
- 2001: «Axe Man» Silverbullit.
- 2001: «Lost in the City Nights» Yvonne.
- 2005: «What Else Is There?» Röyksopp.
- 2005: «Who's That Girl» Robyn (produktore, Olof Dreijer-ekin).
- 2008: «Slow» dEUS.
- 2009: «This Must Be It» eta "Tricky Tricky" Röyksopp.
Erreferentziak
Kanpo estekak