Kamilla Kruxelnitskaia

Kamilla Kruxelnitskaia
Bizitza
JaiotzaBaranavitxi, 1892
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
HeriotzaSandarmokh (en) Itzuli1937ko urriaren 27a (44/45 urte)
Hobiratze lekuaSandarmokh (en) Itzuli
Heriotza moduaberezkoa ez den heriotza
Hezkuntza
HeziketaMoskuko Ubiertsitate Inperiala
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakerlijiosoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Kamilla Nikolaievna Kruxelnitskaia[1] (errusieraz: Камилла Николаевна Крушельницкая, bielorrusieraz: Каміла Мікалаеўна КрушэльніцкаяKamila Mikalaieuna Kruxelnitskaia, polonieraz: Camilla Kruszelnicka; Baranavitxi, 1892 – Sandarmokh, Karelia[2], 1937ko urriaren 27a) poloniar jatorriko bielorrusiar-errusiar disidente sobietar katolikoa izan zen, errepresio estalinistaren biktima.

Bizitza

Kamilla Kruxelnitskaia poloniar jatorriko familia noble batean jaio zen. Bere bizitzaren zatirik handiena Moskun eman zuen[3]. Moskuko Estatu Unibertsitatean ikasi ondoren[4], bulegoko langile bihurtu zen. Moskuko San Luis elizara joaten zen, eta Pie Eugène Joseph Neveu apezpikua bere kontzientziako gidaria zen. Bere apartamentuan lagunak biltzen zituen, erlijio gaiei buruzko eztabaidak egiteko eta Ebanjelioa eta literatura katolikoa irakurtzeko[3].

1933ko ekainaren 29an, Kamilla Kruxelnitskaia eta bere zirkuluko kideak atxilotu zituzten, erakunde terrorista monarkista kontrairaultzaile bat sortzea leporatuta[4]. Kideetako batek, lau eguneko galdeketen ostean, Kruxelnitskaiaren eraginez atentatu bat egiteko asmoa zuela deklaratu zuen. Hala ere, Kruxelnitskaia ez zen errudun aitortu. Ikerlariari esan zion sobietar sistemaren aurka zegoela eta ezin zela SESBen erlijioa praktikatu[3].

1934ko otsailaren 19an, 10 urteko zigorra ezarri zioten eta Solovkiko lan-esparrura bidali zuten[4]. Esparruan ere ezkutuko elizkizunetan parte hartu zuen. 1936an, presoetako batekin ezkondu zen ezkutuko zeremonia katoliko batean, baina bere senarra NKVDko agentea izan zen eta esparruko zuzendariei bere iritzi eta jardueren berri eman zien[3].

1937an Solovkiko esparrua existitzeari utzi zion. Preso batzuk beste esparru batzuetara eraman zituzten[3], baina Kamilla Kruxelnitskaiari heriotza-zigorra ezarri zioten urriaren 9an, eta urriaren 27an fusilatu zuten Sandarmokhen[4], Kareliako Medvezhiegorsk herritik gertu[2].

2003ko maiatzaren 31n Jainkoaren mirabe izendatu zuten[5].

Erreferentziak

  1. 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
  2. a b (Italieraz) «Note sulla nascita del Russicum» cristinacampo.it: 33. (Noiz kontsultatua: 2024-12-07).
  3. a b c d e (Errusieraz) Шишкина, Светлана. «Камилла Николаевна Крушельницкая» Католические новомученики России (Noiz kontsultatua: 2024-12-07).
  4. a b c d (Errusieraz) «Крушельницкая Камилла Николаевна» «Ленинградский мартиролог» Бессмертный барак 6 (Noiz kontsultatua: 2024-12-07).
  5. (Errusieraz) «О программе и процессе» Католические новомученики России jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-12-29) (Noiz kontsultatua: 2024-12-07).

Kanpo estekak