KK Split (Košarkaški Klub Split) Kroaziako Split hiriko saskibaloi talde historikoa da. 1945ean fundatu bazen ere, 1980ko hamarkadaren bukaera eta 1990ekoaren hasiera izan ziren bere garairik onenak, Europako kopa hiru aldiz irabazi baitzuen.
Historia
1945ean sortu zen KK Hajduk izenarekin. Hiru urtez tartekako partidak jokatu zituen eta 1949an KK Split izena hartu zuen. 1963-64 denboraldian Jugoslaviako ligako lehen mailan jokatzen hasi zen. 1967an KK Jugoplastika Split izena hartu zuen eta 1990era arte horrela ezagutua izan zen. Bere garairik onenak orduan iritsi ziren. Ordutik aurrera izen ugari izan ditu, hala nola, POP 84-Split, Slobodna Dalmacija eta 1993tik aurrera Split Croatia Osiguranje.
Palmaresa
Jokalari historikoak
Kanpo estekak