Juan María Lasa Garmendia (Ordizia, Gipuzkoa, 1931ko maiatzaren 5a - Legorreta, 2014ko urriaren 19a) futbolari gipuzkoarra izan zen. Hainbat klubetan aritu zen defentsa gisa.
Ibilbidea
Real Sociedaden harrobian hasi zen, 1953an lehen taldean debuta egin arte. 1958an Real Unionera pasa zen. Klube irundarrarekin bigarern mailan jokatu zuen, baina maila mantentzea ez zuten lortu.
Entrenatzaile gisa
1965-66 denboraldian Deportivo Alavés entrenatu zuen. 1976-1977 denboraldian, Lasa sekretario tekniko lanetan zegoela, Cordobaren entrenatzailea bilakatu zen. Hurrengo denboraldian Cordobak maila galdu zuen eta Lasa kluba utzi zuen.
Kanpo estekak