Gerra garaian Muxikara joan zen bizitzera. Gasteizen egin zituen apaiz ikasketak, Bilbon merkataritzakoak eta Madrilen psikologia eta pedagogiakoak.[1]
"Euskal Mezea" sortu zuen Bilbon. Horren ostean, ume eta gaztetxoak elkarturik, doktrina irakasten zien, eta horrela sortu zen San Antoneko Euskal Katekesia. 1966an, Euskal Katekesi horren babespean, Kili-Kili euskal pertsonaia sortu zuen. 1975ean, Euskaltzaindiakeuskaltzain urgazle izendatu zuen, eta 2000ko urriaren 27an, euskaltzain ohorezko.[2]