Jorge Mateus de Lima (União dos Palmares, Alagoas, 1893ko apirilaren 23a- Río de Janeiro, 1953ko azaroaren 15a) idazle, itzultzaile, margolari, politikari eta mediku brasildar ospetsua izan zen. Bere lan ezagunena poema bat da, Invenção de Orfeu (Orfeoren asmakuntza), Brasilgo lirikaren benetako gailurra.[1]
Biografia
Merkatari baten semea, 1902an Maceión finkatu zen. 1909an Salvador da Bahiara joan zen eta bertan medikuntza ikasketei ekin zien. Rio de Janeirora aldatu zen 1914an. Urte horretan bertan bere lehen liburua argitaratu zuen, XIV Alexandrinos. 1915ean Maceióra itzuli zen eta bertan medikuntza, literatura eta politika landu zituen. 1930ean Alagoasetik Rio de Janeirora joan zen bizitzera eta mediku bulegoa ireki zuen Cinelândian, margolaritza eta eskultura tailerra ere bihurtu zuena; bulegoa Murilo Mendes, Graciliano Ramos eta José Lins do Regoren mailako intelektualen topaleku bihurtu zen. 1926an estatuko diputatu aukeratu zuten eta zinegotzi 1946an. 1930eko iraultzaren ondoren Rio de Janeiron finkatzea erabaki zuen. 1937 eta 1945 artean Brasilgo Letren Akademiarako hautagaitza sei aldiz baztertu zuten. Ivan Junqueira literatur kritikariak oso gogor kritikatu zuen Akademiak egileari egin zion "barkaezina den injustizia". 1940an Grande Prêmio de Poesia da Academia Brasileira de Letras saria eman zioten. 1952an, hil baino urtebete lehenago, Invenção de Orfeu poema epikoa argitaratu zuen, Brasilgo literaturako lanik garrantzitsuenetariko bat.[2][3]
Ádila izeneko emakumekin ezkonduta, bi seme-alaba izan zituen.
Obra
Poesia
- XIV Alexandrinos (1914)
- O Mundo do menino impossível (1925)
- Poemas (1927)
- Novos poemas (1929)
- O acendedor de lampiões (1932)
- Tempo y eternidade (1935)
- A túnica inconsútil (1938)
- Anunciação y encontro de Mira-Celi (1943)
- Poemas negros (1947)
- Livro de sonetos (1949)
- Obra poética (1950)
- Invenção de Orfeu (1952)
Eleberria
- Salomão e as mulheres (1927)
- O anjo (1934)
- Calunga (1935)
- A mulher obscura (1939)
- Guerra dentro do beco (1950)
Saiakera
- A comédia dos erros (1923)
- Dois ensaios: Proust e Todos cantam sua Terra (1929)
- Anchieta (1934)
- História da Terra e da Humanidade (1937)
- Vida de São Francisco de Assis (1942)
- D. Vital (1945)
- Vida de Santo Antonio (1947)
Erreferentziak
Kanpo estekak