Izaro Lasa Agirre (Ezkio, Gipuzkoa, 1987ko maiatzaren 8a) txirrindulari profesional ohia[1][2] eta idazlea da.[3]
Biografia
Giza Nutrizioa eta Dietetika EHUn ikasi ondoren, adar terapeutiko alternatiboetan espezializatzen hasi zen: Naturopatia, kinesiologia holistikoa zein terapia energetikoak. Horrela hasi zuen bizitza profesionala herbolarioetan eta bere kontsulta pribatuak egiten. Bitartean, bere eliteko txirrindulari eta zerbitzari garaiak izan zituen lanbide eta aisialdi gisa.[4] 2011an istripu larria izan zuen,[5] bere bizitza zeharo aldatu zuena, baina ez zuen etsi. Terapia gisa, idazten hasi eta hiru liburu argitara zituen 2018an. "Tríada Vida Creadora" izena jarri zion liburu sortari.[4][6]
Argitalpenak
- La vida nos llama (2018).[7]
- Puro amor. Todo lo une, todo lo crea (2018).
- El sentir del equilibrio (2018).
Erreferentziak
Kanpo estekak