Honeyland (Mazedoniera: Медена земја, Medena zemja) 2019ko Tamara Kotevska eta Ljubomir Stefanov mazedoniar zinema zuzendarien dokumental filma da.
2019ko Sundanceko Zinemaldian estreinatu zen, eta hiru sari eskuratu zituen, nabarmenki Mundu Zinemaren Epaimahaiaren Sari Nagusia.[1]
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Ipar Mazedoniako herri galdu batean, Hatidze berrogeita hamar urtetik gorako emakumeak erlauntzak hazten ditu, harrien artean jarritako saski batzuen azpian. Kantu baten bitartez mantsotzen ditu erleak, eta horrela eztia ateratzen du hiriburuan saltzeko. Dena da idilikoa, familia ibiltari bat aldamenean bizitzera etortzen den arte, zazpi haur eta 150 behiekin batera, Hatidzeren eta erleen bakea arriskuan jarriz.
Erreferentziak
Kanpo estekak