Liverpooleko lehen kale-argiteria ezartzeko arduradun nagusia izan zen 1882an. Handik bi urtera, Manchesterren hartu zuen bizilekua. Bere industria sortu zuen han, eta automobilgintzarako piezak (motorrak, dinamoak) ekoizten hasi zen. Berak diseinaturiko hiru automobil kaleratu zituen 1904an, eta Rolls-Royce enpresa sortu zuen, Charles Steward Rolls industrialariarekin bat eginik.