Gurpil-izpi

Gurdi zahar bateko zurezko izpidun gurpila.

Gurpil-izpia gurpil barne-huts bateko ardatza eta uztaia lotzen dituen hagatxoetako bakoitza da.[1] Gurpil-izpiek haguna gurpegiarekin lotzen dute, eta ardatzean elkartu edo hartatik igarotzen dira. Gaur egun, metalez eta plastikoz egin ohi dira eta, oro har, hagunaren inguruan gomazko pneumatiko bat egoten da. Iraganean, gurpilak, izpiak eta hagunak zurez egiten ziren, eta hagunaren inguruko burdinazko zerrenda batekin.

Historia

Hego Uraletako Sintashta kulturak asmatu zuen izpidun gurpila, K.a. XX. mende inguruan. Asmakizun horri esker, gurdi arinagoak eta azkarragoak eraiki ahal izan ziren.[2]

Erreferentziak

  1. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-15).
  2. Lindner, Stephan. Chariots in the Eurasian Steppe: a Bayesian approach to the emergence of horse-drawn transport in the early second millennium BC. cambridge.org (Noiz kontsultatua: 2024-10-17).

Kanpo estekak