Greziako Aro Arkaikoa

Greziako Aro arkaikoa K.a 800 - K.a 480 izan zen. Grezia klasikoaren hastapenak gara honetan izan ziren, orduan sortzen hasi baitziren geroko hiri-estatuak edo polis-ak. Aro iluna delakoa amaitzean hasi, eta Grezia klasikoarekin bukatu zen.

Ezaugarriak

Grezia arkaikoa

Zibilizazio mizenikoa desagertu ostean, antzinako Greziaren bizimoduaren adierazgarri gisa herrixkek baino ez zuten iraun. Baina K.a. 900. urtetik aurrera, estatu txikiak sortzen hasi ziren; polis izena eman zitzaienak. Independenteak ziren eta eskubide, betebehar eta interes komunak defendatzen zituzten legeen bidez gobernatzen ziren herritarrak. Garai honetan sortu ziren Hoplitak, hiri-estatuaren defendatzeko soldadu bihurtutako herritarrak.

Garai honetakoa izan zen ere kolonizazioa. Greziako biztanleria handitzen hasi zen eta jende taldeak beste lurraldeetan asentamendu berriak egiten hi ziren.[1] Honek greziarren merkataritza asko zabaldu zuen Mediterraneoan eta Itsaso Beltzean.

Iliada eta Odisea garai honetan sortu ziren.

Erreferentziak

  1. «Garai Arkaikoa» www.anakel.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).

Kanpo estekak