Gregorio Ibarretxe

Gregorio Ibarretxe

Bilboko alkate

Bizitza
JaiotzaBilbo, 1864
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza1933 (68/69 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta arkitektoa
KidetzaEuskal-Erria elkartea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Gregorio Ibarretxe Ugarte (Bilbo 18641933) euskal herritar politikari jeltzale eta arkitekto bat izan zen.

Biografia

Bilboko Barrenkalen jaio zen 1864ko azaroan. Lehenengo ikasketak Orduñako jesuiten barnetegian egin zituen. Batxilergoa Valladoliden egin zuen. Karrera Bartzelona egin zuen, Luis Aranarekin batera. Arkitektura titulua 1893an eskuratu zuen. 1904an Dolores Basualdorekin ezkondu zen baina ez zuen seme-alabarik izan. 1890tik 1933 arte Bilboko zabalgunearen urbanizazioan hartu zuen parte. Politika alorrean, EAJn sartu aurretik Euskal-Erria elkarte foruzaleko kidea izan zen.[1]

Bilboko zinegotzia izateaz gain, 1907ko otsailaren 19a eta 1909ko ekainaren 29a biartean hiri honetako lehenbiziko alkate abertzalea bilakatu zen[2]. Alkate gisa bere lehenbiziko ekimena 1874ko Bilboko setioaren altxatzea oroitarazten zuen maiatzaren 2ko jaiaren ospakuntzaren aurka bozkatzea izan zen.[3]

Arkitektura lan nagusiak

Sotatar enpresaburu familiaren enkarguz Bilboko Jado plazako eraikina eta Ibaigane jauregia eraiki zituen, [4] eta baita Getxoko Areetan dagoen Ramón de la Sotaren etxea ere.

Erreferentziak

  1. Sol Aguirre Arana: "Un bilbaino olvidado, Gregorio Ibarretxe", Bilbao, 2014ko azaroan, 32.or.
  2. Un alcalde olvidado: Gregorio Ibarretxe. Iñaki Anasagasti (Gaztelaniaz)
  3. Ref. García Venero: "Historia del Nacionalismo Vasco", Madrid, 1945, p. 276.
  4. Sol Aguirre Arana: "Un bilbaino olvidado, Gregorio Ibarretxe", Bilbao, 2014ko azaroan, 32.or.

Kanpo loturak

Ikus, baita ere


Aurrekoa
Gregorio Balparda
Bilboko alkatea

1907ko otsailaren 19a - 1909ko ekainaren 29a
Ondorengoa
Jose Horn