Gijóngo Aste Beltza

Gijóngo Aste Beltza (asturieraz Selmana Negra de Xixón eta gaztelaniaz Semana Negra de Gijón) Espainiako Asturias autonomia erkidegoko Gijón hirian urtero uztailaren lehen erdialdean ospatzen den literatura beltzari buruzko jaialdia da. 1988an Paco Ignacio Taibo II idazle eta kazetatiaren ekimenari esker sortu zen. Hasiera batean literatura beltzaren arlora mugatua egon arren, piskanaka zientzia-fikzioa, fantasia eta historiari buruzko literaturara nahiz zinema beltzari ere hedatu da. Jaialdia kultur ekitaldiek eta hainbat jarduerek osatzen dute, tartean kontzertuak, tabernetako terrazak, merkatuak, ikuskizunak, eta abar.

Kanpo estekak