Félix Pyat (Vierzon, Frantzia, 1810eko urriaren 4a - Saint-Gratien, Seine-et-Oise, Frantzia, 1889ko abuztuaren 3a) frantsesezko idazlea eta politikaria izan zen.
Bizitza
Le Figaro eta Charivari agerkarietan idatzi ondoren, Revue Britannique aldizkaria zuzendu zuen. Frantziako Alderdi Sozialistako buruzagia zen, baina, familia aberats bateko semea zenez, demokraziako aristokrata deitu zion Proudhon anarkistak. 1849ko matxinada errepublikazalean parte hartu ondoren, Suitzara ihes egin behar izan zuen. 1870ean, Parisa itzuli zen, eta Le combat agerkaria sortu zuen. Urte bereko urriko gertaeretan parte hartzeagatik atxilotu zuten. 1871n, diputatu hautatu zuten Seineko departamenduan eta Parisko Komunako kide izan zen; Komunaren errepresiotik ihes egitea lortu, eta Ingalaterrara erbesteratu zen. 1880. urtean Frantziara itzuli zenean, La commune egunkaria sortu zuen. 1888an, diputatu hautatu zuten Marseillan, ezker muturreko jarrerak izan zituen, eta eztabaida politiko latzak izan zituen Boulanger jeneral eta politikariarekin.
Erreferentziak