Euskaldunen Ibilbidea-Boulevard de los Vascos Brandsenen, Buenos Aires probintzian, Argentinan dagoen kale baten izena da. Brandsengo Udalaren Kontseiluak 2023ko irailaren 18an Mitre kaleko zati bati izen hori ematea erabaki zuen.[1] Nolabait, euskaldunen presentzia omendu nahi zuten erabaki horrekin. Proiektua Cristina Juliarenak eta beste pertsona gehiago sinatu zuten. Juliarena El legado vasco, apellidos y testimonios de vida en Brandsen (Dunken, 2018) liburuaren egilea da.
Onartutako ordenantza berria aipatutako liburuaren ondorioa izan zen, Juliarenaren hitzetan. Ikerlariak lau urtez lan egin zuen, 21 familia elkarrizketatuz eta euskal jatorria zuten 1.200 abizen berreskuratu zuen.[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak