- Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Euskalduna (argipena)»
Euskalduna 1896-1909 urteen artean Bilbon argitaraturatutako astekari politiko elebidun bat izan zen. Euskal-Erria elkarte foruzalearen baitan Ramon de la Sotak ordezkatzen zuen korrontearen agerkaria izan zen. 1898an Sotaren taldea Sabin Aranaren EAJrekin bateratu zenean astekariaren ideologia hasierako foruzaletasunetik euskal nazionalismorako jauzia egin zuen. Mugimendu politiko horren baitan joera moderatuaren alde egin zuen. Desagertu zenean Euzkadi egunkariak hartu zuen bere lekukoa. Elebiduna zen, baina gaztelaniak euskarak baino pisu handiagoa zuen.
Bibliografia
Ikus, gainera
Kanpo estekak