Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritza (ISF-MGI bezala ere ezagutua) 1994ean sortu zen Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundea da (GGKE). Mugarik Gabeko Ingeniaritza Federazioko kide ere bad[1]a, eta Euskadiko GGKE koordinakundean 1995 urtean sartu zen[2].
Lankidetza proiektuak Ertamerikan izan ditu historikoko (Haiti, El Salvador...) eta garapenerako hezkuntza alorra Euskadin jorratzen du.
Lan ildoak
Teknologiari buruzko ezagutzak eta esperientzia ematen dute, prozesu horien zerbitzura jartzeko. Lan militantearen, bazkideen ekarpenen eta administrazio publikoen babesaren laguntzarekin, gizarte zibileko erakunde eta sareekin lan egiten du nazio eta nazioarte mailan, ikuspegi eta misio hori partekatzen dutenekin. ISF-MGIk elkartasuna adierazten die planetako edozein tokitan borroka horiek partekatzen dituzten pertsona eta kolektiboei, betiere bakearen kultura eta pertsonen eta ingurumenaren zaintza sustatuz, jakintza guztien planteamendu eraikitzaile, kritiko eta integratzaile batetik abiatuta.
Parte hartzea
Kide gehienak, profesionalak, irakasleak eta ikasleak dira, ingeniaritzan prestakuntza dutenak edo ez, eta oinarrizko zerbitzuetara, herrien elikadura-subiranotasunera, ingurumen osasuntsu batera eta lurralde inklusiboetara iristeko aukera unibertsala bermatzeko lan egiten dutenak dira. Aldaketa horiek eragitera eta sendotzera bideratutako prozesu sozial eta politikoetan parte hartzen dute, ikuspegi feministatik eta ondasun komunen eta ezagutza askearen defentsatik, pertsonak eta komunitateak indartuz eta beti leku bakoitzaren ezaugarri kultural eta teknikoak errespetatuz.
Misioa
ISF-MGI ikasle, unibertsitate eta GGKE elkarte bat da, feminista, ekologista, antikapitalista, akonfesionala, bere jarduera Euskal Herrian eta beste lurralde batzuekin aliantzan garatzen duena. Trantsizio ekosoziala bultzatu nahi duen erakundea da. Teknologiaren inguruko hezkuntzaren, sentsibilizazioaren eta berrikuspen kritikoaren bidez, dauden desberdintasunak desagerrarazten eta ezagutza kritiko eta eraldatzailea sustatzen lagundu nahi du.
Ikuspegia
Eragile eraldatzailetzat hartua da, zientzia eta teknologiarekiko kritikotzat eta nagusi den garapen-ereduarekiko kritikotzat. Oinarri sozial aktiboa eta parte-hartzailea duen erakundea da. Teknologiek giza eskubideetan, ingurumen-justizian eta sexu-genero sistemako zapalkuntzetan duten eraginari buruzko hausnarketa kritikoa egiten duten prozesuak (prestakuntzakoak, eraikuntzakoak, antolaketakoak, ikerketak…) laguntzen ditu. Gainera, Iparraldean gizarte-aldaketa sustatzeko modu gisa, ISF-MGI, unibertsitate publikoan duen egoitzatik, partaidetza-esparru bat sortzen duen eta partaidetza soziala zaintzen eta indartzen duen entitate bat da, unibertsitatearen eta gizartearen arteko zubiak eraikitzearen aldeko apustua eginez.
Balioak
Hauxek dira ISF-MGIren balioak:
- Zaintzak eta bizitza erdigunean.
- Ingeniaritzaren ikuspuntu hegemonikoari alternatiba: trantsizio ekosozialerako teknologiak.
- Prozesu pedagogikoak herri-hezkuntzako metodologiekin.
- Feminismoak eta eragin politikoa unibertsitatean.
- Trantsizio energetikoa/burujabetza egin nahi duten komunitateei laguntzea.
- Giza eskubideak.
- LGTBIQ+ begirada feminista.
- Partaidetza-prozesuekiko eta sareko prozesuekiko konpromisoa.
- Prozesuetan aniztasunak ikusaraztea.
- Ingurumen-justizia.
- Internazionalismoa.
- Burujabetzak: teknologikoa, energetikoa, elikagaiena, urarena, herriena, gorputzena.
Antolatzeko era
Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritza Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundea da. Boluntarioek osatzen dute nagusiki, eta erakundeko kideen parte-hartze aktiboa eta demokratikoa sustatzen dugu.
Bazkideen batzar orokorra
Elkartearen organo nagusia bazkideen batzar orokorra da, urtean bitan egiten dena. Bertan finkatzen dira lortu beharreko helburuak, eta Zuzendaritza Batzordea aukeratzen da, hura arduratuko baita helburuak betetzen direla ziurtatzeaz. Elkartearen eguneroko lanerako, kontratatutako langileak ere badira, eta inplikazio berezia dute abian diren proiektuen formulazioan eta jarraipenean, bai eta boluntariotzaren dinamizazioan ere. ISF-MGI elkarte gisa eratuta dago. Haren funtzionamendua estatutuen arabera arautzen da.[3]
Asanblada
Elkartearen organo gorena da. Bazkideek osatzen dute. Hauek dira erakundearen ahalmenak: erakundearen plan orokorra onartzea, urteko kontuak aztertzea eta onartzea, etorkizuneko aurrekontuak definitzea… Besteak beste.
Bazkideak
Elkartearen oinarri soziala dira. Borondatez laguntzen diote erakundeari kuotak ordainduz edo beste ekarpen batzuen bidez. Elkartekideek proposamenak egiteko eta botoa emateko eskubidea dute batzarrean, eta, beraz, eskubidea dute elkartearen norabidea zehazteko.
Boluntarioak
Elkartea osatzen duten ekintzaileak erakundearen indarra dira. Jarduera eta proiektuetan parte hartzeak ingeniaritza herritarrengana hurbiltzea eta pertsonen eta giza garapenaren zerbitzura jartzea ahalbidetzen du.
Koordinazio Batzordea
Koordinazio Batzordea elkarteko boluntarioek osatzen dute. Batzarrak asanbladak ezarritako irizpideen arabera jardutea du eginkizun, eta erakundea kudeatzeaz eta koordinatzeaz arduratzen da.
Talde Teknikoa
Elkarteko langile kontratatuek osatzen dute. Erakundearen eguneroko kudeaketa koordinatzen dute eta Asanbladan adostutako proiektu eta jardueren jarraipena egiten dute.
Oharrak
Erreferentziak
Federazioa: https://www.isf.es/
- ↑ (Gaztelaniaz) Catalunya, Enginyeria Sense Fronteres. «Ingeniería Sin Fronteras - Tecnología para el Desarrollo Humano» Ingeniería Sin Fronteras (Noiz kontsultatua: 2024-08-13).
- ↑ «Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritza» Euskadiko GGKEen Koordinakundea (Noiz kontsultatua: 2024-08-13).
- ↑ Estatutuak hemen daude irakurgai: https://euskadi.isf.es/wp-content/uploads/2020/07/ESTATUTOS.pdf
(2024ko abuztuaren 13an ikusita)