San Eulogio (Kordoba, c. 800 - ib., 859ko martxoaren 11) mozarabiar apaiza izan zen.
848an Frankoen Erresuma bisitatzeko saiakera batean, Iruñeko Erresuma bisitatu zuen. Gartzia Enekoitzen matxinadaren garaia zen eta Wilesindo apezpikuak hartu zuen. Leireko monasterioan eztabaida teologikoak zituen "Mahomaren bizitza" bat topatu zuen.[1] Jaioterrira itzultzean iparraldeko aurrerapen teologikoak zabaldu zituen. 858an Toledoko artzapezpiku metropolitar izendatu zuten. Kordoban martiritza bultzatu eta preso hartu zuten. Presondegian zeudela, "San Eulogioren eskutitza" idatzi zuen, bere aroa ezagutzeko agiri nagusienetariko bat dena.
Erreferentziak
- ↑ Viguera Molins, María Jesús. (1988). Aragón musulmán. Zaragoza: Mira editores, 87-88 or. ISBN 84-86778-06-9..
Kanpo estekak