Estitxu Pinatxo
Estitxu Pinatxo Olaziregi (Bera, Nafarroa Garaia, 1987) nafar abeslaria da. IbilbideaHaurra zela hasi zen musika ikasten Berako musika eskolan. Hasieran, akordeoia jotzen ikasi zuen eta ondotik beste instrumentu batzuk. Gaztetxoa zela kanatzen hasi zen, eta 15 urterekin profesional modura kantatzeari ekin zion[1]. Euskal Telebistrentzako lan egin du musikari lotutako hainbat telebista saiotan. Telecinco kateko La Voz saioko eta Antena 3 kateko El Número Uno saioko lehiakide izan zen. Damba musika taldeko abeslari izan zen[2]. Rocka, bluesa, jazza, rumba eta regge estailoak jorratzen zituen talde honek[3]. Mikel Santxez musikariarekin batera, Dama Beltzak izeneko proiektua sortu zuen, non, Ella Fitzgerald, Nina Simone, Roberta Flack, Etta James eta Aretha Franklinen kantuak abesten zituzten[4]. Argitalpenak2019an, Haize gorri batek deitutako bakarkako diskoa argitaratartu zuen. Hitzetan, gizarte gaiak ukitzen ditu eta musikalki, soul edota musika beltzaren ukitu nabarmena du. 2021ean Isilik daude harriak diskoa atera zuen. Bertan historian zehar zentsura jasandako hamar abesti agertzen dira, Harkaitz Canok euskaratu eta Estitxuk musikatu dituenak. DiskografiaErreferentziak
Kanpo estekakInformation related to Estitxu Pinatxo |