Erantzun-isuria[1] gizaki orok daukan joera bat da, isuri kognitibo bat.[2] Erantzun-isuria termino orokorra da hainbat isurirako, non parte-hartzaileek modu desegokian edo faltsuan erantzun diezaieten galderei. Erantzun-isuriek eragin handia izan dezakete galdetegien edo inkesten baliozkotasunean.[3]
Hainbat faktorek eragin dezakete erantzun-isuria, guztiak ere giza subjektuek estimuluei pasiboki erantzuten ez dietelako ideiarekin lotuta, baizik eta egoera jakin batean erantzun bat sortzeko informazio-iturri ugari aktiboki integratzen dituztelako ideiarekin lotuta.
Erreferentziak