Eorlen zina

Eorlen zina Erdialdeko Lurraldeko herrialdeen arteko zin egindako aliantza da, Rohan eta Gondorren artean, alegia. Zinak, gainera, Kalenardhon probintzia, betirako, Rohanen mende geratuko dela adierazten du, herrialde horren mugak adieraziak izango direlarik.

Behar izanez gero, bi erresumek elkarri lagunduko ziotela ere ezarri zen. Honentzako seinalea, Gezi Gorria ematea izango litzateke, bi erresumetako bat, laguntza behar larrian dagoela adieraziko lukeena. Gezi hau, Theoden erregearengana eraman zuen Gondorreko mezulari batek Eraztunen Jauna eleberrian, Sauron Minas Tirith setiatzen ari zenean. Bi herrialdeen arteko komunikazio bizkorrago batetarako, Gondorreko Sutzarrak erabiltzen ziren, behar larriko garaietan pizten zirenak.

Zina

Halifirieneko tontorretan, Eorlek honako hau esan zuen:

« Entzun zazue Ekialdeko Itzalaren aurrean makurtzen ez zareten herri guztiok, Mundburgoko Jaunaren hobariz, berak Kalenardhon deitzen duen lurrean bizitzera etorriko gara, eta, beraz, neure izenean, eta Iparraldeko Eotheod guztien izenean, gure eta Mendebaldeko Herri Handiaren artean, betirako adiskidetasuna egongo dela zin egiten dut: bere etsaiak, gureak izango dira, bere beharra, gurea izango da, eta edozein gaiztakeri, mehatxu edo eraso jasaten dutenean, geure indar guztiekin lagunduko ditugu. Zin hau, neure oinordekoentzako loteslea izango da, gure lurralde berri honetan jarraituko nauten beste: hautsi gabe mantendu dezatela, Itzalak estali eta madarikatuak izan ez daitezen. »

(Amaitu gabeko ipuinak. Zirion eta Eorlena)

Eta Zirionek, Elendilen hilobi gainean eskua jarri eta, Aginte Makila altxatuz, zera erantzun zuen:

{{esaera2|Zin hau, Izarraren Lurraren eta Elendil Fededunaren fedearen oroitzapenez mantenduko da, Mendebaldeko tronuetan eseriko diren haien eta, betirako, tronu guztien gainetik dagoen Haren zaintzapean. (Ibidem)