Entropiarena Iban Zalduak idatzitako ipuin bat da.
Kontalaria
Ipuina lehenengo pertsonan dago idatzita, narratzailea protagonista delako eta dena haren ikuspuntutik kontatzen duelako. Beraz, istorio honen kontatzailea ez-fidagarria da.
Pertsonaia nagusiak
1. Protagonista.
2. Arantxa. (Protagonistaren emaztea)
3. Marrubi (protagonistaren ikaslea eta maitalea).
Ipuinaren laburpena
Entropiarena deituriko ipuina, ez ditu pertsonaia askorik. Istorio labur honen protagonista nagusiak: Arantxa (protagonistaren emaztea), protagonistaren ikaslea eta protagonista bera dira.
Pertsonai nagusiena, ez garbitasunarekin asko kezkatzen den horietakoa. Arantxarekin, emaztearekin, eztabaidak izaten ditu garbitasunaren edo txukuntasunaren kontuak direla-eta. Protagonistak, Arantxa Georgian dagoen bitartean, ez du etxean ezer garbitzen. Beraz, esan dezakegu zikinkeriak jaten duela.
Aitzitik, Arantxa oso arduratsua da eta etxea oso garbi mantentzea gustatzen zaio, agian gehiegi. Horregatik, Arantxak askotan kargu hartzen dio bere gizonari. Ipuinean Arantxa eta protagonistaren arteko harremanaren ikurra den trofeo bat agertzen da. Trofeoaren kokapena, trofeoaren itxura Arantxarentzat garrantzi berezia du. Trofeoan jotzen duten eguzki-izpiak nondik nora jotzen duten ere zaintzen du Arantxak.
Etxeko txukuntasun kontuen gainean, protagonista eta emaztea askotan eztabaidan ibiltzen dira. Baina Arantxa Georgiara joaten da eta protagonista ez da etxea garbi mantentzeaz arduratuko. Hark deituriko “arratoiak”, hauts-pilotak, gero eta ugariagoak dira etxean. Protagonista etxean alferkeriatan murgiltzen da, zabor-janaria jaten du, ez ditu hondarrak batzen... Gaztarora itzuli nahian edo hasiko da manifestazioetara joaten, polizien aurretik korrika egiten. Han, harriak ertzaintzeei botatzen die, baina soilik dibertigarria iruditzen zaiolako, ez ideologia kontuengatik.
Behin, bere ikasle batekin topo egiten du. Denboraldi luzez egoten dira harremanetan. Protagonistaren etxean larrua jotzera joaten dira nahiz eta ondoegi konpondu ez. Baina, ikasleak trofeoa ukitzen du eta komentario itsusiak egiten ditu trofeoari buruz. Horrek, haserrea eragiten dio protagonistari. Pentsatu gabe, bere ikasleari zaplazteko bat ematen dio. Ikaslea haserre, haren etxetik joaten da.
Aste horretako egun batean, Arantxa Georgiatik bueltatzen da eta etxea oso txukun aurkituko du, protagonista egun batzuk lehenago garbitzen egon zelako. Protagonistak ongietorri atsegina egiten dio Arantxari, besarkada bat eta guztiz.
Ipuinaren amaieran hasierako egoerara itzuliko direla ematen du.