Enter the Ninja (euskaraz Sar Dadila Ninja), 1981eko Menahem Golan israeldar zinema zuzendariak zuzendutako borroka arteetako film bat da. Franco Nero, Susan George, Christopher George eta Sho Kosugi aktoreek antzeztu zuten.
1980ko hamarkadan zehar estatubatuar zinemagintzan oso ohikoak izan ziren nijei buruzko ekintza filmeen giltzarri eta aitzindaria izan zen. Gainera, Revenge of the Ninja (1983) eta Ninja III: The Domination (1984) filmeekin batera, The Cannon Group ekoiztetxearen "Ninja Trilogia" deritzona osatu zuen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Bere ninja heziketa osatu ostean, Colek (Franco Nero) bere adiskide Frank (Alex Courtney) etsituaren telegrama bat jasoko du, Filipinetara joan eta arazo larri batekin lagundu diezaion eskatuz, bera eta bere Mary-Annek (Susan George) morrosko batzuen jazarpena pairatzen ari baidira. Cole bere adiskidea laguntzeko fin arituko beharko da, are eta gehiago bere etsaiaren benetazko nortasuna zein den ohartzen denean.
Aktoreak
Kanpo estekak