Enrike Albizu

Enrike Albizu
Bizitza
JaiotzaValentzia1926ko uztailaren 15a
Herrialdea Espainia
HeriotzaHondarribia2014ko otsailaren 4a (87 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
KidetzaEuskalerriaren Adiskideen Elkartea

Enrike Albizu Perurena (Valentzia, 1926ko uztailaren 15a - Irun, 2014ko otsailaren 4a) gipuzkoar margolaria izan zen, Bidasoko Eskolako kidea.[1]

Biografia

Valentzian jaio zen, eta gerra ondoren familia Iruna aldatu zen. Montes Iturriozen ardurapean zegoen Irungo Udal Margoketa Akademian egin zituen lehenengo Pintura ikasketak. Geroago, Valentziako Academia San Carlosera joan zen, eta lau urte eman zituen han ikasten. Madrilgo San Fernando Goi Eskolan amaitu zituen ikasketak. Ameriketan, Alemanian eta Parisen izana da, Boursier de l'lnstitut Françaisek beka bat emanda. Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako laguntza bati esker Erroman ere izan zen. 1956 urtean Caracasera joan zen bizitzera eta 1960 urtean Gipuzkoara itzuli zen.[2] Lan egiteko estudioa egin zuen Hondarribian, Pinpirin izenekoa.[3]

Bere lanean Gipuzkoako kostaldeko arrantzaleen erretratuak landu ditu gehienbat.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Fallece el pintor hondarribitarra Enrique Albizu», Diario Vasco, 2014-02-05.
  2. (Gaztelaniaz) Arozamena Ayala, Ainhoa.- Auñamendi Entziklopedian
  3. (Gaztelaniaz) Seisdedos, Juan Luis (1974).- Albizu próximo y lejano, Albizu: óleos y dibujoas katalogoan