Enargia Ipar Euskal Herriko argindar hornitzaile bat da. 2019an sortu SCIC edo kooperatiba bat da,[1] eta haren egoitza Azkainen[2] kokatzen da. Enargiaren xedea bere bezeroei %100 berriztagarria den eta Euskal Herrian edo Euskal Herritik hurbil ekoitzia den energia hornitzea da.[3]
Historia
Enargia kooperatiba 2019an sortu zen I-Ener entrepresako sortzaileek hausnarketa bat burutu ondotik.[1] Kooperatiba Frantses estatuko transizio ekologikoaren eta solidarioaren ministeritzarekin harremanetan sartu zen bere jarduera proposatzeko eta hornitzaile izateko baimena lortzeko. Baimen hori 2019ko apirilaren 24ean erdietsi zuen[4] eta informazioa egunkari ofizialean argitaratu zen maitzaren 10ean[5]. Geroztik, Enargia argindar hornitzaile gisa ofizialki onartua da eta Enedis argindar sarearen kudeatzaileak erreferentziatua.[6]
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak