1973an The Workshop in Political Theory eta Public Policy sortu zuen Indianako Unibertsitatean Bloomingtonen, Estatu Batuetan, bere gizonarekin batera, Vincent Ostrom. Akzio kolektiboetan, konfiantzan eta iturri kolektibotan aditutzat hartzen zen. Bere gertutasun instituzionala politika publikora horrennabarmendua izan zen, “irakaskuntza” gisa hartu zela elekzio publikoen teoria.Antolaketaren ikasketetako alorrean, zientzia politikoetan eta administraziopublikoan liburu ugari editatu zituen. Aniztasun instituzionaleko ikasketa zentro baten zuzendari fundatzailea izan zen Arizonako Estatuko Unibertsitatean.
Elinor Ostrom-ek lurraren erabilerari buruzko ikerketan parte hartu zuen, Nazio Batuen Unibertsitateak organizatuta.
2004an antolatzaile klabea izan zen UNU-WIDER eta gobernu suediarreko aditu talde baten artean organizatutako konferentzian. Ondoriozko argitalpena “-, Linking the Formal and Informal Economy: Concepts and Measures” (2006) Basudeb Guha Khasnobis, Ravi Kabur eta Elinor Ostromek berak editatu zuten.
Interes- areak
Ostrom ondasun komunen arloan nabarmendua izan zen. Bereziki, gizakiek nola eragiten dioten elkarri epe luzera mantentzeko basoak, baliabide hidrologikoak, arrantza eta ureztaketa- sistemak, larre-areak, etab.
Tradizionalki ekonomistek pentsatu dute baliabideak mantentzea interes pribatu pertsonala eta estatuko esku hartzea beharrezkoa da. Ostromek gizarte desberdinak garatutako forma instituzionalak ikasi ditu. Baita ere kasu bereziak non komunitateek herri-praktikak ezarri dituzten baliabideak babesteko.
Elinor Ostromek ikuskera tradizionala desafiatu zuen propietate komuna gaizki erabilita dagoela esan zuenean. Bere ondorioa izan zen emaitza hobea izaten
dela teoria estandarrek iragarritakoak baino. Ikusi zuen baliabideak maiz erabiltzen dituztenak mekanismo sofistikatuagoak garatzen dituztela. Emaitza
positiboak bultzatzen dituzten erregelak bereizten ditu.
El Gobierno de los Bienes Comunes (Obra) (1990) bere funtsezko lanean kasuak ikasten ditu non erakusten den baliabide urriak nola erabili eta eduki. Bere ikerketaren laburpen gisa, Ostromek baliabide komuneko kudeaketa egonkorreko zortzi diseinu aipatzen ditu.
1. Muga argi eta zehatzak (hirugarren parteak baztertuak)
2. Erabilera eta baliabide komunen gozamena baldintza lokalei egokituta
3. Erabiltzaileei erabaki-prozesuetan parte hartzea baimentzen duten akordio kolektiboak.
4. Kontrolatzaileen partetik kontrol eraginkorra, komunitateak erantzukizunak eskatzeko
5. Komunitatearen erregelak hausten dituzten erabiltzaileentzako zigor eskalak.
6. Gatazkak konpontzeko mekanismo merke eta sarbide errazekoak.
7. Komunitatearen autogestioa, goiko autoritateek aitortuta.
8. Baliabide komunen handien artean, antolaketa hainbat mailatan; oinarrizko mailan komunitate lokal txikiekin.
Ostromen azken lanek gizakien arteko interakzioa eta sistema ekologikoen inguruan izan dira. Sistema formal orokor bat sortzea bilatzen du, elementuak identifikatzea eta ikastea onartzen duena, adibidez, erlazio sozio- ekologikoak . UNU-WIDER-ak nabarmentzen du Suediako Errege Akademiak Nobel Saria eman ziola bere gobernantza ekonomikoaren analisiarengatik, bereziki enpresaren mugaren analisiarengatik.
Sariak eta Aitortzak
Ekonomiako Nobel Saria
2009an, 76 urte zituela, Ostrom Ekonomiako Nobel Saria jaso zuen lehen emakumea izan zen.[1] Suediako Banku Zentralak Ostrom aukeratu zuen bere gobernantza ekonomikoaren analisiarengatik, batez ere ondasun komunengatik. Onartu zuen bere lanak demostratu zuela ondasun komunak modu eraginkor batean egon daitezkeela administratuta pertsona batzuengatik. Ostrom eta Oliver E. Williamson-ek 10 milioi suediar koroko saria partekatu zuten (gutxi gorabehera 1,44 milioi dolar edo 1 milioi euro) bere lan independenteengatik , hau da, gobernu ekonomikoari eta enpresen mugei buruzko lanengatik.
Lan aipagarriak
Governing the Commons: The Evolution of Institutions for Collective Action Ostrom, Elinor, Cambridge University Press, 1990.
Institutional Incentives and Sustainable Development: Infrastructure Policies in Perspective Ostrom, Elinor, and Schroeder, Larry, and Wynne, Susan, Oxford: Westview Press, 1993.
A Behavioral Approach to the Rational Choice Theory of Collective Action: Presidential Address, American Political Science Association, 1997. Ostrom, Elinor, The American Political Science Review 92(1): 1–22. 1998.
Trust and Reciprocity: Interdisciplinary Lessons for Experimental Research, Volume VI in the Russell Sage Foundation Series on Trust, Elinor Ostrom and James Walker, Editors, Russell Sage Foundation, 2003.