José Manuel Diego Carcedo (1940, Cangues d'Onís, Asturias), espainiar kazetari bat da.
Kazetaritza eta Historia ikasketak amaitu ostean Oviedoko La Nueva España egunkarian lan egiten hasi zen.
1974an Televisión Española katego albiste sailean lanean hasi zen, eta urte horretan Los reporteros saiora elkartu zen, honetan Miguel de la Quadra-Salcedo, Javier Basilio eta Jesús González Green kazetariekin batera jardun zuen.
1991-1996 artean Radio Nacional de España irrati kate taldeko zuzendaria ere izan zen.