Taxonomia biologikoan, dibisioa organismoen sailkapenaren maila taxonomiko bat da. Maila hau erreinuaren eta klasearen artean dago, eta landareen eta onddoen erreinuetan erabiltzen da. Animalien eta protisten erreinuan dibisioaren parekoa den filuma erabiltzen da.
Landareen taldearen dibisio nagusiak, eboluzionatu omen zuten ordenan, hauek dira:
Egun landareen %80 angiospermoak dira.
Zoologian, zenbaitetan, dibisio terminoa infraklasearen eta kohortearen artean dagoen aukerazko maila bati izena emateko erabiltzen da.