Clément Méric frantziar ekintzaile antifaxista gaztea izan zen, 2013koekainaren 5eanPariseneskuin muturreko talde batekin izandako borroka baten ondorioz hil zena. Gaztea Brest hirikoa zen eta Parisen zientzia politikoa ikasten ari zen. Heriotzak erreakzio biziak eta mobilizazio ugari sorrarazi zituen Frantziako gizartean; bereziki indarkeriarako deia egiten duten eskuin muturreko taldeak legez kanpo jartzea eskatu zen. Erasoaren ondoren ihes egin arren, erasotzailea biharamunean atxilotu zuten, berarekin zihoazen beste zenbait lagunekin batera.