Chadwick William Morgan (Wondai, Queensland, 1933ko otsailaren 11 - Gin Gin, Queensland, 2025eko urtarrilaren 1a) Australiako country musika abeslari eta gitarra-jolea zen. Ezaguna zen bere vaudeville estiloarengatik, abestien letra komikoengatik, bere hortz nabarmenengatik eta eszenatoki gainean zuen pertsonaiarengatik. Bere lehen grabazioaren izengoitia ere eman zaio, "The Sheik of Scrubby Creek".
1948an hasi zen musika konposatzen, etxaldean lanean zegoela. Irratsaio batean ezagun egin zen, eta jotzen hasi zen[1]. 1952an bere lehen diskoa grabatu zuen[2]. 70 urteko ibilbide profesionalaren ostean, 2024ko apirilaren 21ean Farewell to Australia kontzertua eskaini zuen, eta erretiroa hartu, 91 urte zituela.
Erreferentziak
Kanpo estekak