Cantharidae Coleoptera ordenako eta Polyphaga subordenako intsektu familia da. Gorputz bigun samarra eta albo zuzenak dituzten kakalardoak dira. Helduak egunezkoak izan ohi dira, eta hostaila edo loreetan ikus daitezke. Ipurtargien ahaideak dira, baina ez dira argirik emateko gai. Harrapari fakultatiboak dira, oso aintzat hartuak izurrien kontrol biologikoan, baina landareak ere jan ditzakete. Larbak lurzoru edo orbelean bizi dira, eta harrapari edo fitofagoak izan daitezke. Banaketari dagokionez, ia kosmopolitak dira[1].
Erreferentziak
- ↑ J. F. LAWRENCE, A. M. HASTINGS, M. J. DALLWITZ, T. A. PAINE eta E. J. ZURCHER: Cantharidae Delta-intkey.com
Kanpo estekak