Camino Oslé Guerendiain Iruñean jaiotako gizarte langilea eta politikaria da. Nupeko irakaslea eta errektoreordea izan zen. 1944ean jaio zen eta 1966an gizarte laneko gradua amaitu zuen. Nafarroako parlamentuan 4 urtez egon zen Nafarroako Batzar Nagusietako PSOEko politikari bezala, eta 1983an hauteskundeetan hautatua izan zen. Julian Balduz, Iruñeko demokraziaren lehenengo alkatea, bere bikotekidea da. Gaur egun, Iruñeko Miserikordia Etxeko Gobernu Batzordeko kidea da.
Ibilbide politikoa
1979ko hauteskundeak eta gero, Demokrazia abiarazten hasi zenean, Iruñeko udalera sartu zen lehen emakumeetako bat izan zen. PSOEren zerrendetan aurkeztu zen[1]. 27 zinegotzi izan ziren, eta horietatik lau emakume. Geroago, bosgarren bat gehitu zen zinegotzi batek uko egin ziolako. Ondorioz, 5 emakumek parte hartu zuten zerrendan, horietako bat Osle izanik. PSOEko zerrendetan bostgarren autagaia eta lehenengo emakumea izan zen.
Errolda 120.000 pertsonakoa zen eta hauteslekuetara ia 80.000 pertsona joan ziren, %66,3. Herri Batasunak eta EAJk PSOEren hautagaia babestu zuten, eta Julian Balduz (PSOE) izan zen Iruñeko demokraziaren lehen alkatea. Caminok bi legealditan egon zen(1979tik-1983ra, 1. legegintzaldian, eta 1983tik-1987ra, 2. legegintzaldian).
Foru parlamentari ere izan zen bi legealditan (1983tik-1991ra), Iruñeko Udal Kutxako kontseilari eta Nafarroako Batzar Nagusietako PSOEren prokuradore ere izan zen.
Kanpo loturak
Camino Oslek Nafarroako historiari buruz emandako hitzaldia.[2]
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) Urieta, -V.. (2020-12-09). «“Es un apoyo mutuo que saca lo mejor de cada cual”» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2024-12-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Historia del trabajo social en Navarra. Camino Oslé» upnatv.unavarra.es (Noiz kontsultatua: 2024-12-11).