C/2020 F3 (NEOWISE) edo NEOWISE kometa orbita ia-parabolikoa duen kometa erretrogrado bat da. 2020ko martxoaren 27an aurkitu zen NEOWISE espazio-teleskopioarekin[1]. 2020ko uztailaren 3an iritsi zen periheliora. 2020ko ekainaren 10ean bere itxurazko magnitudea 7 zen[2], eta egunez egun distira irabazten joan zen, ahalik eta uztailaren hasieran begi hutsez ikusten aukera egon zen.
2020ko ekainaren 22an SOHO LASCO C3 satelitearen eremuan sartu zen, 3ko magnitudearekin[3]. Uztailaren 1ean bere magnitudea +1 zen[4], eta baliteke 0ra iristea perihelioan, C/2020 F8 (SWAN) kometak lortutakoa baino gehiago. Bi isats garatuko dituela espero da, bata hautsarena, gasezkoa bestea.
Kometa Eguzkitik 20º baino gutxiagora egongo da 2020ko ekainaren 11tik uztailaren 9ra bitarte. Lurretik gertuen uztailaren 23an pasako da, 0,69 Unitate Astronomikora (103 milioi kilometro). Perihelioko pase honen ondorioz, bere periodoa 4.500 urtetik 6.800era igaroko da[5].
Erreferentziak
Kanpo estekak