Bilbao Intermodal

Bilbao Intermodal
Bilbao Intermodal.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°15′40″N 2°56′59″W / 43.2611°N 2.9497°W / 43.2611; -2.9497
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1996
Inaugurazioa1996
Arkitektura
Geltokia
Geltokia <Linea> Geltokia
Ospitalea
La Casilla
Bilboko tranbiaSabino Arana
Q123382509 Itzuli
 Bilboko Renfe Aldiriak
Geltokia <Linea> Geltokia
Autonomia
C-1 lineaOlabeaga
Autonomia
C-2 lineaOlabeaga
Tren motakC-1 linea C-1 linea
Webgune ofiziala

Bilbao Intermodal, edo Termibus, Bilboko autobusen geltoki nagusia da. Bizkaira, Euskal Herrira edota Espainiara doazen autobusak Termibusetik irteten dira.

Kokalekua

Geltokia Garellano auzoan dago, Basurtu-Zorrotza barrutian, Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa eta Bami eraikinaren alboan. Termibus ondoan dagoen Santimamiko geltokiak zerbitzu ematen dio, Metroa, Renfe Aldiriak eta tranbia zerbitzuak Termibusekin lotura dutela.

Ezaugarriak

Autobus geltokia eraiki aurretik Garellanoko futbol zelaia zegoen bertan. 1996an behin-behineko geltoki moduan eraiki zen,[1] orduan Bilboko alkate zen Josu Ortuondoren eskutik. Hiri guztian zehar sakabanatuta zeuden autobus guztiak toki finko batetik ateratzearen helburuarekin egin zuten. Aurretik Alsako autobusak Autonomia kaletik ateratzen ziren, La Union eta La Burundesako autobusak bien bitartean Henao kaletik. Horrek hainbat arazo sortzen zizkien kanpotik etorritako pertsonei, ez baldin bazekiten autobus bakoitza nondik irteten zen.

Behin-behinekotasuna

Geltokia jatorriz behin-behinekoa izan behar zuen, Abandoko geltokian geltoki intermodala eraikitzeko proiektua egin baitzen. Proiektuak aurrera egin ez zuela eta Termibus behin-betiko geltoki bihurtuz joan da. Azken hamar urteetan hainbat hobekuntza egin izan dira, hala nola 2004. urtean Metroa, Renfe Aldiriak eta tranbia batzen dituen Santimamiko geltoki intermodala eraikitzea. Hala, trena eta metroak bestibulu amankomuna dute, eta bestibulutik Termibusera irteera zuzena dago.

2014an Termibus lurperatzeko proiektua esleituko zela jakinarazi zuen Bilboko alkateak. Lanak dirauten bitartean autobus geltokia Garellanoko kuartelak hartzen zuen orubera pasa da behin-behinean, lurpeko geltokia eraikitzen den bitartean. Hala, geltokia behin-betiko Garellano auzoan kokatuko dela baieztatu da.[2]

Geltoki berria

Lurpeko geltoki berriaren eraikitze lanak 2017ko udan hasiko dira, lanen iraupena 18 hilabetekoa izanik. Bestalde, geltokiaren gainean proiektatu den eraikina 48 hilabetetan eraikiko da, lanen kostua 22 milioi eurokoa izango delarik.[3]

Geltokiak lurpeko lau solairu izango ditu, honela banatuta:

  • -1 Solairua: bestibulu nagusia, leihatilak, taberna, kontsignak, bulegoak, saltokigunea, Metro eta Renfeko Aldirien sarbidea, gune logistikoa eta instalazioak.
  • -2 Solairua: nasak, bidaiarientzako bestibulua, instalazioak eta geltokiko zerbitzuak.
  • -3 Solairua: aparkalekuak eta instalazioak.
  • -4 Solairua: aparkalekuak eta autobusen arautze-guneak

Autobusentzako sarbide berriak egingo dira, lurpeko geltokira helduta autobusek sortutako lurgaineko afekzioak saihesteko. Autobusak Gurtubai kaletik sartuko dira eta Pérez Galdós kaletik irten, Luis Briñas kalea gainontzeko ibilgailuentzat utzita. Bestalde, Pérez Galdós kalea Luis Briñas eta Gurtubai kaleen artean oinezkoentzako baino ez da utziko, aipatutako kaleetatik geltoki gainean sortuko den plaza gogorrera sarbide zuzena egongo dela. Plaza berria Errekalde eta Sabino Arana guneen arteko oinezko espazio publikoari jarraipena emateko asmoz sortuko da. Gainera, etorkizunean espazio hori Iralara arte luzatuko da, Renfe Feveren trenbidearen lurperatzeak ekarritako lur askatzearen ondorengo urbanizazioarekin.

Plazaz gain, geltoki gainean eraikin bat ere proiektatu da. Eraikinak 11 solairu izango ditu eta kirolgune, ikasle egoitza eta hotela jasoko ditu.

Zerbitzuak

Bizkaibusek linea asko izateagatik ezinezkoa izan da orain arte linea guztiak Termibusen batzea. Hala, gaur egun Bilbo eta Enkarterriak, Durangaldea, Lea-Artibai eta Bilbo-Loiu aireportua lotzen dituzten lineak besterik ez dute zerbitzu ematen geltokian.

Basurtuko Ospitalea hain hurbil kokaturik egoteagatik Bilbobusen 38 eta 80 lineak ere Termibuseraino iristen dira, Bilboko auzo asko azpiegitura honekin elkartzeko.

Bilbo eta Euskal Herritik kanpoko hiriak lotzen dituzten autobus linea guztiek dute jatorria edo helmuga Termibusen.

Bizkaitik kanpo

Bidaiariak
Urtea Bidaiariak

2000 2.135.935
2001 2.153.754
2002 2.369.900
2003 2.121.329
2004 4.493.402
2005 4.795.224
2006 4.984.104
2007 5.454.329
2008 5.413.836

Araba Bus

 Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
17 Bilbo ZanbranaBriñasHaroBastidaDonebikendi ZuntzerraAbaloseSamaniegoLeza (ospitalea)GuardiaAsa Logroño
(geltokia)
20 Bilbo Altsasu Iruñea
(geltokia)

Bizkaiko garraioa

Bizkaibus


  • A3247 Bilbo – Aireportua (12. nasa)
  • A3341 Bilbo – Arrespalditza (13. eta 14. nasak)
  • A3342 Bilbo – Sodupe – Artziniega (13. eta 14. nasak)
  • A3343 Bilbo – Sodupe – Gordexola (13. eta 14. nasak)
  • A3512 Bilbo – Lekeitio (15. eta 16. nasak)
  • A3513 Bilbo – Galdakao Ospitalea – Gernika – Ea – Lekeitio (Termibus EITB geralekua)
  • A3523 Bilbo – Galdakao Ospitalea – Gernika – Aulesti – Lekeitio (Termibus EITB geralekua)
  • A3915 Bilbo – Durango – Ondarroa (15. eta 16. nasak)
  • A3916 Bilbo – Ermua – Ondarroa (15. eta 16. nasak)
  • A3923 Bilbo – Durango – Elorrio (17. eta 18. nasak)
  • A3927 Bilbo – Lemoa – Zeanuri (17. eta 18. nasak)
  • A3926 Bilbo – Eibar (17. eta 18. nasak)
  • A3930 Bilbo – Galdakao (Termibus EITB geralekua)
  • A3933 Bilbo – Durango (17. eta 18. nasak)

Bilboko garraioa

Bilbobus

  • 38 Otxarkoaga - Basurtu/Termibus (8. nasa)
  • 80 Altamira - Termibus (9. nasa)

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo