Benjamin Crowninshield "Ben" Bradlee (Boston, 1921eko abuztuaren 26a – Washington Hiria, 2014ko urriaren 21a) The Washington Post egunkariko kazetaria izan zen.
Biografia
The Washington Post egunkarian jardun zuen 26 urtez. Erredakzioaren buru zenean Carl Bernstein eta Bob Woodward kazetariek Watergate afera jorratu zuten, eta Bradlee arduratu zen lan hura ikuskatzeaz, editore moduan[1].
Egunkarian aritu zen azken 23 urteetan, egunkariaren argitaraldia 446.000 aletik 802.000 alera igo zen, eta 23 aldiz Pulitzer saria irabazi zuen. Washingtonen zendu zen, 93 urterekin. Alzheimerren gaitza eta dementzia zituen[1].
Erreferentziak