Andeloseko indusketek bi gelatan zeuden hiru mosaiko azaleratu zituzten. Hiruetako bat, kareharri gorrixkaren gainean dauden tesela zuriz osatuta dago eta opus signimum bat da. Bigarrenik, kareore zuriko zoladura bat aurkitu zuten, erronboak osatzen dituen dekorazioarekin, tesela handi eta beltzak erabiltzen dituen irudia osatzeko. Hirugarrena opus tessellatum matako zoladura bat, non zuri-beltzeko orla geometriko batek erdiko eszena polikromoa duen enblema[oh 1] inguratzen duen.
Bakoren garipena mosaikoak 6,20 m eta 6,60 m-ko gela baten zorua osatzen du, eta ekialdeko aldean dagoen atearen atalasea ere apaintzen du. Hormen trazadura ez da guztiz paraleloa, eta, beraz, neurri horiek ez dira zehatzak inguru osoan. Erdiko irudiak (enblema) 2,70 m bider 2,30 m-ko azalera du, eta mosaikoaren parte hondatuena da, zati gutxi batzuk besterik ez baitira gorde: gurpil bat, orgaren aurrealdearen zati bat, pertsona baten atzeko silueta, beste baten eskuak bridak eta Kantharos[oh 2] bat heltzen dituena. Gurdiari tiratzen dion tigre bat ia osorik ikusten da eta bigarrenaren hankaren zati bat. Eskuineko izkinan, Pan jainkoa marraztu zen. Gurdiaren gainean daudenen pertsonaietako bat Dioniso edo Bako da zalantzarik gabe. Bere eskuinean dagoena, bi hauetako bat izan daiteke: Vitoria jainkosa edo Ariadna, Dionisoren emaztea eta jainkoarekin batera sarri agertzen dena.[1]
Bakoren garaipenaren motiboa
Izatez, Bakoren garaipenaBako, edo hobe esanda, Dioniso jainkoaren, ziklo mitologiaren gertakari bat irudikatzen duen ohiko motiboa da, mosaiko askotan agertzen dena. Zaragozan, besteak beste beste Bakoren garaipena mosaikoa agertu zen. Geroago, Barrokoan, mihisetan pintatu zena, hala nola, Diego Velazquez pintore espainiarraren Bakoren garaipena koadro ezaguna, edo Annibale Carracci italiarraren Bako eta Ariadnaren garaipen freskoa Farnese jauregian.
Oharrak
↑Erromatar mosaikoetan, eblema erdiko irudia da. Ohikoa da mosaiko handietan, marrazki geometrikoz osatutako orla zabalak jartzea, eta erdian, lan gehien zuen irudi narratiboa.
↑Edateko greziar jatorriko kopa bat. Dionisos jainkoa askotan irudikatzen da kopa mota horrekin, ardoarekin lotuta baitago.