Badira egiteko modu desberdinak. Hau izan daiteke klasikoena: Bakailoa 24 orduz beratzen uzten da. Ondoren, papurtu iturri azpian. Mamia pasa ur freskotik eta xukatu, bizpahirutan. Ebaki xehe-xehe tipula koxkor bat, bi baratxuri eta piper berde bat; erregosi su eztian baxoerdi bat oliotan, estalita. Gordintasuna galdu duenean, erantsi arraina. Nahasi, tarteka. Irabiatu bost arrautza (bat lagun bakoitza eta beste bat paderarentzat). Erantsi perrexil xehatua. Bota paderara, nahasi eta bildu tortila, zukutsua ager dadin.[1]