Euskal Filologian lizentziatua da. Urte askoan helduen euskalduntze-alfabetatzean jardun ostean (AEKn, 1985-2001), ikasmaterialak itzultzen eta zuzentzen hasi zen argitaletxe batean.[2] UEUko zuzentzailearen lanpostua 2004an lortu zuen.
UEUko liburuen testu-zuzentzailea
UEUn lanean hasi zenean Jose Ramon Etxebarria eta Nekane Intxaurtza izan zituen lankide eta maisu urte batzuetan. Harrezkero, UEUren argitalpenen hizkuntza-arduradun dihardu Bilboko bulegoan, eta zuzendu dituen liburuak 200 baino gehiago dira.[3][4]