- Artikulu hau Indonesiako uhartari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ambon».
Ambon Ozeano Bareko uhartea da, Molukak uhartedikoa, Serametik 11 kilometro hego-ekialdera dagoena. 775 kilometro koadroko eremua du eta 2007an 441.000 biztanle zituen. Admistratiboki Indonesiako Molukak probintziaren barnean dago. Hiri nagusia Ambon da.
Geografia
Uhartea 50 km luze eta 16 km zabal da. Aski menditsua da; Salahutu da mendirik garaiena (1225 m). Ez da sumendi aktiborik, baina bai iturburu termalak eta fumarolak. Klima tropikala da, prezipitazio ugariekin[1].
Erreferentziak
Kanpo estekak