Aljebraren oinarrizko teorema

Aljebraren oinarrizko teoremaren[1][2][3] arabera, d'Alembert-en teorema edota d'Alembert-Gauss-en teorema ere deitzen denaren arabera, koefiziente konplexuak dituen aldagai bakarreko edozein polinomio ez-konstantek gutxienez erro bat du. Beste modu batean esanda, definizioz baliokidea da zenbaki konplexuen gorputza aljebraikoki itxia dela esatea. Bereziki, zenbaki errealak zenbaki konplexuak direnez, koefiziente errealak dituen aldagai bakarreko edozein polinomio ez-konstantek ere gutxienez erro bat du halabeharrez.

Teoremaren baliokidea den beste enuntziatu posible bat honakoa da: koefiziente konplexuak dituen aldagai bakarreko eta n mailako edozein polinomio ez-konstantek, anizkoiztasuna kontuan hartuta, zehatz-mehatz n erro konplexu ditu. Bi enuntziatuen arteko baliokidetasuna polinomioen arteko zatiketaren algoritmoa behin eta berriz aplikatuz frogatu daiteke.

Nahiz eta teoremaren izenak "aljebraiko" esan, ez dago teorema honen guztiz aljebraikoa den froga, aurrerago ikusiko dugun moduan. Izan ere, aljebraren oinarrizko teorema frogatzeko, gaur egun[4] arte egiaztatu ahal izan den arabera gutxienez, beharrezkoa da zenbaki errealen osotasun propietatearen forma analitikoren bat erabiltzea eta azken hau ez da kontzeptu aljebraikoa kontsideratzen.

Historia

Petrus Roth izeneko matematikariak, Arithmetica Philosophica (1608) deitutako haren liburuan mailako eta koefiziente errealak dituen ekuazio polinomiko batek soluzio posible izan ditzakela idatzi zuen. Aldiz, L'invention nouvelle en l'Algebre (1629) liburuan, Albert Girard matematikariak mailako ekuazio batek soluzio izan behar dituela ziurtatu zuen, baina ez zuen baieztatzen soluzio hauek zenbaki errealak izan behar direnik. Ez hori bakarrik, baieztapen hau egia dela ziurtatzen du gutxienez ekuazio polinomikoa osatugabea ez bada. Ekuazio polinomiko bat osatua dela deritzogu haren koefiziente guztiak ez-nuluak baldin badira, bestela osatugabea dela esango dugu. Hala ere, xehetasun hau komentatzerakoan, Albertek benetan uste zuen baieztapena kasu guztietan egia dela, baina ez zuen lortu hau frogatzea. Izan ere, ekuazio polinomiko osatugabe baten adibidea eskeini zuen, hurrengoa hain zuzen ere: . Nahiz eta laugarren mailako ekuazio osatugabea izan, konprobatu daiteke hiru soluzio dituela, eta non soluzioak anizkoiztasun bikoitza duen. Beraz, anizkoiztasuna kontuan hartuta 4 soluzio posible ditugu eta honek Albertek egindako baieztapena egia izan zitekeela iradokitzen duen. Bestalde, Leibniz-ek 1702. urtean kontrakoa susmatzen zuela adierazi zuen eta beranduago Nikolaus I Bernoulli matematikari suitzarrak aieru berdina egin zuen.

Leonhard Euler

Teorema frogatzea lortu baino lehen, hau ezeztatzeko saiakerak egin ziren. Zehazki, teorema hau egia dela konprobatzen bada, modu sinple batean ondoriozta daiteke koefiziente errealak dituen maila positiboko edozein polinomio, koefiziente errealetako lehenengo eta bigarren mailako polinomioen arteko biderkadura bezala adierazi daitekeela. Hori dela eta, Leibnizek arazo bat zegoela uste zuen: zenbaki erreal ez-nulua bada orduan motako polinomioa ezin da aurretik aipatu dugun moduan adierazi. Modu berean, Bernoullik uste zuen polinomioa ezin zela faktorizatu. Ildo honetatik, Leonhard Euler-ek 1742. urtean gutun bat[5] idatzi zuen eta bai Leibniz eta bai Bernoulli okerrean zeudela adierazi zuen. Izan ere, eta berdintzak betetzen direla frogatu zuen non den.

Teorema frogatzeko lehenengo saiakera d'Alembert-ek egin zuen 1746. urtean. Bere frogak akats bat zeukan, momentu horretan frogatuta ez zegoen emaitza bat erabiltzen zuelako, Puiseux-en teoremaren izenarekin gaur egun ezaguna dena. Azkeneko teorema hau mende bat geroago frogatzea lortu zen eta horrek d'Alemberten froga zuzentzen zuen.

XVIII. mendearen bukaeran, besbe bi saiakera egin ziren James Wood eta Gauss matematikarienak alegia, baina bata bestea bezain oker zegoen. Azkenean, 1806. urtean Jean-Robert Argand matematikariak froga zuzen bat eskaintzea lortu zuen. Teorema enuntziatzerakoan, Aljebraren oinarrizko teorema koefiziente konplexuko polinomioentzat idatzi zuen. Honen ondoren, Gaussek teoremaren beste bi froga zuzen[6][7][8] eman zituen, hauetako bat bere hasierako frogaren bertsio eraldatu bat[9] izanda, honakoan bai guztiz zuzena zena.

Literaturan Aljebraren oinarrizko teoremaren frogaren lehenego aipamena Cauchy-k idatzitako Course d'anlyse de l'École Royale Polytechnique[10] (1821) liburuan egiten da. Froga hau Argandena izan arren, Cauchyk ez zuen honen lana aipatzen.

Azkenik, aipatzekoa da aurreko frogetatik ez dagoela ezta froga eraikitzaile bat. Teorema honen lehenengo froga eraikitzailea Weierstrass-ek eman zuen XIX. mendearen erdialdean eta 1891. urtean hau argitaratu[11] zuen. XX. mendean murgiltzen bagara, Hellmuth Knesser-ek 1940. urtean horrelako beste froga[12] berri bat gehitzea lortu zuen, gerora 1981. urtean bere semeak, Martin Knesser-ek sinplifikatu[13] zuena.

Enuntziatu baliokideak

Aljebraren oinarrizko teoremak hainbat baliokidetasun ditu:

  • Baldin eta eta bada, orduan polinomioak gutxienez erro bat du gorputzean.
  • Baldin eta eta bada, orduan polinomioak zehazki erro ditu gorputzean, erro bakoitza bere anizkoiztasuna beste aldiz kontatuta.
  • eraztuneko polinomio irreduzible bakarrak lehenengo mailakoak dira.
  • Baldin eta eta bada, orduan existitzen dira eta non den.

Frogak

Liouville-ren teorema erabilita

Izan bedi mailako polinomioa. Jakina da funtzio osoa dela eta konstante positibo bakoitzarentzat existitzen da zenbaki erreal positiboa non den denean. polinomioak errorik ez badu, moduan definitutako funtzioa osoa da ere eta gainera aurreko esaldian erabilitako propietatea berridatziz, edozein zenbaki positibo erreal emanda, zenbaki erreal positibo bat existitzen da non den denean. Ondorioz, funtzioa bornatua da. Liouvilleren teoremaren[14] arabera funtzioa osoa eta bornatua denez, halabeharrez konstantea izan behar da eta kontraesan batera ailegatzen gara polinomioaren maila bat delako gutxienez. Horrela, aljebraikoki itxia dela frogatuta gelditzen da.

Aurreko argudiaketarekin jarraituta, are gehiago frogatu daiteke. Ikusi dugu ez dela funtzio osoa eta beraz -k erro bat du gutxienez. Gauzak horrela, idatzi daiteke non balioa polinomioaren erro bat den eta polinomioa maila duen. Arrazoiketa analogoa erabiliz, polinomioak erro bat du gutxienez eta berriro faktorizatu daiteke. Prozesu hau aldiz errepikatuta, polinomioa honela idatzi daiteke non balioak polinomioaren erroak diren (ez halabeharrez desberdinak). Ohartu indukzioaren azken pausuan lehenengo mailako polinomio bat gelditzen zaigula konstante batengatik biderkatuta.

Galois-en teoria erabilita

Izan bedi eta froga dezagun polinomioaren erroak zenbaki konplexuen gorputzean daudela. Definitzen dugu polinomioa polinomioaren eta bere konjokatuaren arteko biderkadura bezala. Ohartu polinomioa eraztunean aurkitzen dela, hau da, haren koefizienteak zenbaki errealak direla eta gainera -ren erroak -renak ere badira definizioz. Nahikoa da beraz polinomioaren erroak -n daudela frogatzearekin.

Izan bedi polinomioaren deskonposizio gorputza gainean. Orduan gorputz hedadura Galoisen hedadura[15][16] da eta ohartu ere orduan Galoisen hedadura bat dela. Kontsidera dezagun azken Galoisen hedadura honen Galoisen taldea, bezala denotatuko duguna. taldearen ordena bikoitia denez, existitzen dira non zenbaki bakoitia eta den. Sylow-ren lehenengo teoremaren arabera, existitzen da azpitaldea non haren ordena den. Gauzak horrela, azpitaldearen indizea -n dela badakigu. Defini dezagun gorputza azpitaldeak finko uzten dituen elementuen multzoa bezala, hots, . Beraz, gorputz hedaduraren maila bakoitia da. Egoera honetan, zenbaki errealen gorputzak ez duenez maila bakoitiko hedadurarik onartzen, halabeharrez eta ondorioz .

Bestalde, kontsidera dezagun gorputz hedaduraren Galoisen taldea non badakigun den. Absurdora eramanez, suposa dezagun gorputz hedaduraren maila bat baino handiagoa dela. Orduan eta ondorioz existitzen da azpitaldea non den. Azken honen elementu finkoen gorputza bada, izan behar da. Baina azken hau ezinezkoa da, zenbaki konplexuen gorputzak ez duelako bigarren mailako hedadurarik. Ondorioz, da eta teorema frogatuta gelditzen da.

Korolarioak

Aljebraren oinarrizko teorematik emaitza desberdinak ondoriozta daitezke.

  • Zenbaki errealen gorputzaren itxitura aljebraikoa zenbaki konplexuen gorputza da.
  • Zenbaki errealen gorputzaren hedadura aljebraiko posibleak bi dira bakarrik, isomorfismoak gorabehera: zenbaki errealen gorputza bera edo zenbaki konplexuen gorputza.
  • Aldagai bakarreko eta koefiziente arrazionalak dituen edozein polinomio moniko formako binomioen eta formako trinomioen arteko biderkadura da non eta diren.

Errefentziak

  1. (Ingelesez) Numbers. New York : Springer 1995 ISBN 978-0-387-97497-2. (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  2. (Ingelesez) Eshel, Gidon. (2011-12-25). «The Fundamental Theorem of Linear Algebra» Spatiotemporal Data Analysis (Princeton University Press) ISBN 978-0-691-12891-7. (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  3. (Ingelesez) Waerden, Bartel L. van der; Artin, Emil; Noether, Emmy. (2003). Algebra. 1. (1. softcover print. argitaraldia) Springer ISBN 978-0-387-40624-4. (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  4. (Ingelesez) de Oliveira, Oswaldo Rio Branco. (2011-03-04). «The Fundamental Theorem of Algebra: An Elementary and Direct Proof» The Mathematical Intelligencer 33 (2): 1–2.  doi:10.1007/s00283-011-9199-2. ISSN 0343-6993. (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  5. (Alemanez) «Anzeige» web.archive.org 2008-12-24 (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  6. (Ingelesez) Gersten, S. M.; Stallings, John R.. (1988-05). «Shorter Notes: On Gauss's First Proof of the Fundamental Theorem of Algebra» Proceedings of the American Mathematical Society 103 (1): 331.  doi:10.2307/2047574. ISSN 0002-9939. (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  7. (Latinez) «OMNEM FUNCTIONEM ALGEBRAICAM RATIONALEM INTEGRAM UNIUS VARIABILIS» Werke (Cambridge University Press): 3–30. 2011-11-03 (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  8. (Alemanez) Gauss, Carl Friedrich. (1866). Analysis. Königliche Gesellschaft der Wissenschaften zu Göttingen (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  9. (Ingelesez) «Gauss's second proof of the fundamental theorem of algebra» www.paultaylor.eu (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  10. (Frantsesez) Cauchy, Augustin-Louis (1789-1857) Auteur du texte. (1821). Analyse algébrique ([Reprod. en fac-sim.) / Augustin-Louis Cauchy. ] ISBN 2-87647-053-5. (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  11. (Alemanez) «Neuer Beweis des Satzes, dass jede ganze rationale Function einer Veränderlichen dargestellt werden kann als ein Product aus linearen Functionen derselben Veränderlichen» Mathematische Werke (Cambridge University Press): 251–270. 2013-04-18 (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  12. (Alemanez) Mathematische Zeitschrift. (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  13. (Alemanez) Mathematische Zeitschrift. Springer (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  14. (Ingelesez) Novozhilov, Artem. (2019). Complex Analysis. Spring.
  15. (Ingelesez) «Introduction to Galois Theory» Universitext (Springer New York): 1–6. ISBN 978-0-387-28725-6. (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  16. (Ingelesez) «Galois theory for beginners: a historical perspective» Choice Reviews Online 45 (01): 45–0324-45-0324. 2007-09-01  doi:10.5860/choice.45-0324. ISSN 0009-4978. (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Read other articles:

Uang kertas Rp1.000 Tahun Emisi 2016 (bagian depan) Uang kertas Rp1.000 Tahun Emisi 2016 (bagian belakang) Rp1.000 (dibaca: seribu rupiah) (Penulisan baku: Rp1.000,00) adalah nilai nominal uang kertas dan yang pernah dicetak dan hingga 2022 masih beredar secara resmi di Indonesia. Untuk tahun 2014 sampai dengan 2015, Bank Indonesia tidak mencetak uang kertas pecahan Rp1.000. Uang dengan nominal Rp1.000 diedarkan dan dicetak dengan beberapa emisi dan seri.[butuh rujukan] Rp1.000 diceta...

 

Bagian dari seri mengenai Sejarah Indonesia Prasejarah Manusia Jawa 1.000.000 BP Manusia Flores 94.000–12.000 BP Bencana alam Toba 75.000 BP Kebudayaan Buni 400 SM Kerajaan Hindu-Buddha Kerajaan Kutai 400–1635 Kerajaan Tarumanagara 450–900 Kerajaan Kalingga 594–782 Kerajaan Melayu 671–1347 Kerajaan Sriwijaya 671–1028 Kerajaan Sunda 662–1579 Kerajaan Galuh 669–1482 Kerajaan Mataram 716–1016 Kerajaan Bali 914–1908 Kerajaan Kahuripan 1019&#...

 

Artikel ini memberikan informasi dasar tentang topik kesehatan. Informasi dalam artikel ini hanya boleh digunakan untuk penjelasan ilmiah; bukan untuk diagnosis diri dan tidak dapat menggantikan diagnosis medis. Wikipedia tidak memberikan konsultasi medis. Jika Anda perlu bantuan atau hendak berobat, berkonsultasilah dengan tenaga kesehatan profesional. Candida albicans Kandidiasis, adalah infeksi yang disebabkan oleh spesies fungi dalam genus Candida, dengan Candida albicans sebagai penyebab...

  أوزبكستان (بالأوزبكية: O‘zbekiston Respublikasi)‏  أوزبكستانعلم أوزبكستان  أوزبكستانشعار أوزبكستان    النشيد:  نشيد أوزبكستان الوطني  الأرض والسكان إحداثيات 41°N 66°E / 41°N 66°E / 41; 66   [1] أعلى قمة حضرة سلطان (4643 متر)  أخفض نقطة بحيرة ساري قميش (-12 مت�...

 

Patrick VolkerdingPatrick VolkerdingBiographieNaissance 20 octobre 1966 (57 ans)VirginieNationalité américaineFormation Université d'État du MinnesotaActivités Ingénieur, homme d'affaires, informaticien, développeur ou développeuse informatique, programmeurAutres informationsSite web connie.slackware.com/~volkerdiDistinction Prix O'Reilly open source (2014)Œuvres principales Slackwaremodifier - modifier le code - modifier Wikidata Patrick Volkerding (né en 1966) est le fondateu...

 

Tomáš Sivok Informasi pribadiNama lengkap Tomáš SivokTanggal lahir 15 September 1983 (umur 40)Tempat lahir Pelhřimov, CekoslowakiaTinggi 1,85 m (6 ft 1 in)Posisi bermain BekInformasi klubKlub saat ini BeşiktaşNomor 6Karier junior České BudějoviceKarier senior*Tahun Tim Tampil (Gol)2000–2002 České Budějovice 31 (1)2002–2003 Sparta Prague 25 (1)2003 České Budějovice 33 (1)2004–2006 Sparta Prague 70 (3)2007–2008 Udinese 23 (1)2008 → Sparta Prague (p...

بيثيسدا سوفت ووركسBethesda Softworks, LLCالشعارمعلومات عامةسميت باسم بركة بيت حسدا البلد  الولايات المتحدة[1] التأسيس 1986 في بيثيسداالنوع شركة تابعة لـ زيني ماكس ميدياالشكل القانوني شركة ذات مسؤولية محدودة المقر الرئيسي روكفيل[2][3][1] على الخريطة موقع الويب bethesda.net ...

 

Namma Metro's Purple Line metro station Kengeri Bus Terminal Namma Metro stationA metro station connecting the Kengeri Bus TerminalGeneral informationOther namesKengeri Bus Station, Kengeri TTMCLocationKengeri bus terminal Metro Station Mailasandra, Mailasandra, Bengaluru, Karnataka 560060Coordinates12°54′54″N 77°29′15″E / 12.914897547311018°N 77.48759284335294°E / 12.914897547311018; 77.48759284335294Owned byBangalore Metro Rail Corporation Ltd (BMRCL)Oper...

 

Destroyer of the French Navy Half-sister Milan at anchor History France NameGerfaut NamesakeGerfalcon BuilderAteliers et Chantiers de Bretagne, Nantes Launched14 June 1930 Completed30 January 1932 FateScuttled, 27 November 1942 General characteristics (as built) Class and typeAigle-class destroyer Displacement 2,441 t (2,402 long tons) (standard) 3,140 t (3,090 long tons) (full load) Length128.5 m (421 ft 7 in) Beam11.8 m (38 ft 9 in) Draught4.4 m ...

Kentikian di Hamburg pada tahun 2008 Susianna Susi Levonovna Kentikian (lahir dengan nama Syuzanna Levonovna Kentikyan atau Syuzanna Kentikyan Сюзанна Кентикян; lahir 11 September 1987) adalah seorang petinju wanita Jerman yang berasal dari Armenia. Ia lahir di Yerevan, Republik Soviet Armenia, tetapi telah meninggalkan negara pada usia lima tahun karena adanya Perang Nagorno-Karabakh. Kentikian telah tinggal di Hamburg sejak tahun 1995 dan mulai bertinju semenjak usianya duabe...

 

Session i andra kammaren år 1904. Lista över ledamöter av Sveriges riksdags andra kammare 1903–1905. Yrkestiteln anger ledamöternas huvudsakliga sysselsättning. Riksdagsarbetet var vid den här tiden inget heltidsarbete. I de fall ledamoten saknar egen sida har födelseår skrivits ut. Även valkrets anges. Stockholms stad Första valkretsen (Nikolai och Katarina församlingar) Curt Wallis, e. o. professor, f. 1845 Fridtjuv Berg, fil.dr, folkskollärare, f. 1851 Martin Filip Nyström, ...

 

The Chamberlains of the Exchequer were officials of the English Exchequer from its creation until 10 October 1826, when the offices were abolished and their duties transferred to the Auditor of the Exchequer. History of the office The chamberlains originated as subordinates of the master chamberlain assigned to serve in the treasury, and migrated into the Exchequer as it became established under Henry I. The office of the original chamberlains became hereditary, and these chamberlains are som...

گ

گ خط مفرد گ مركب گ‍ ‍گ‍ ‍گ كتابة عربية الگاف أو الكاف المجهورة[1] أو الكاف غير الصريحة أو المعقودة أو العجمية أو الفارسية أو المعلمة[2] أو المشروطة، من حروف الأبجدية الفارسية العربية (والكردية والأردية وغيرها) تنطق جيمًا غير المعطشة (الجيم المصرية)، ولا مقابل لها ف�...

 

1994 U.S. federal law Violent Crime Control and Law Enforcement Act of 1994Long titleAn Act to Control and Prevent CrimeNicknames1994 Crime BillEnacted bythe 103rd United States CongressCitationsPublic lawPub. L.Tooltip Public Law (United States) 103–322Statutes at Large108 Stat. 1796CodificationTitles amended12 U.S.C.: Banks and Banking 18 U.S.C.: Crimes and Criminal Procedure 42 U.S.C.: Public Health and Social WelfareU.S.C. sections created42 U.S.C. ch. 136Legisla...

 

Temple Israel CenterReligionAffiliationConservative JudaismEcclesiastical or organizational statusSynagogueLeadershipRabbi Annie TuckerRabbi Gordon Tucker (Emeritus)StatusActiveLocationLocation280 Old Mamaroneck Road, White Plains, New York 10605CountryUnited StatesLocation in New YorkGeographic coordinates41°00′23″N 73°45′46″W / 41.006503°N 73.76284°W / 41.006503; -73.76284ArchitectureDate established1907 (as a congregation)Completed1947 (current location...

Country in Central Africa This article is about the larger country. For the smaller country, see Republic of the Congo. For entities with similar names, see Republic of the Congo (disambiguation). DRC redirects here. For other uses, see DRC (disambiguation). Democratic Republic of the CongoRépublique démocratique du Congo (French) Flag Emblem Motto: Justice – Paix – Travail(Justice – Peace – Work)Anthem: Debout Congo...

 

This article is about the baseball team. For other uses, see Harrisburg Senators (disambiguation). Minor league baseball teamHarrisburg SenatorsFounded in 1987 Harrisburg, Pennsylvania Team logo Cap insignia Minor league affiliationsClassDouble-A (1987–present)LeagueEastern League (1987–present)DivisionSouthwest DivisionMajor league affiliationsTeamWashington Nationals (2005–present)Previous teams Montreal Expos (1991–2004) Pittsburgh Pirates (1987–1990) Minor league titlesLeague ti...

 

Si ce bandeau n'est plus pertinent, retirez-le. Cliquez ici pour en savoir plus. Cet article est francocentré et nécessite une internationalisation (mai 2020). Merci de l'améliorer ou d'en discuter sur sa page de discussion ! Vous pouvez préciser les sections à internationaliser en utilisant {{section à internationaliser}}. Le cinéma colonial est un courant cinématographique qui mélange divertissement, intérêt scientifique et propagande[1]. Le cinéma colonial français Le cin...

Voce principale: Associazione Calcio Milan. AC MilanStagione 2013-2014Sport calcio Squadra Milan Allenatore Massimiliano Allegri (1ª-19ª) Mauro Tassotti (ad interim) Clarence Seedorf (20-38ª) All. in seconda Mauro Tassotti[1] PresidentePresidente onorarioCarica vacante[2] Silvio Berlusconi Serie A8º Coppa ItaliaQuarti di finale Champions LeagueOttavi di finale Maggiori presenzeCampionato: de Jong (33)Totale: de Jong (44) Miglior marcatoreCampionato: Balotelli (14)Tot...

 

Government agency in Illinois, United States Illinois Department of Transportation (IDOT)Agency overviewFormedFebruary 29, 1972; 52 years ago (1972-02-29)Preceding agencyIllinois Department of Public Works and BuildingsJurisdictionIllinoisHeadquartersHanley Building, 2300 S. Dirksen Parkway, Springfield, IllinoisAnnual budget$9.7 billion (FY 2019)[1]Agency executiveOmer Osman, SecretaryParent agencyState of IllinoisWebsitewww.dot.il.gov The Illinois Department of Tra...