Alfred Victor de Vigny (Loches, Indre eta Loira, Frantzia, 1797ko martxoaren 27a - Paris, Frantzia, 1863ko irailaren 17a) frantses idazlea izan zen.
Biografia
Gazte zela frantses gudarostean sartu eta kapitain izatera heldu zen.
Poèmes (1822, Poemak) poesia-bilduma argitaratu ondoren, arrakasta handia lortu zuen Poèmes antiques et modernes (1826, Poema zahar eta modernoak) eta Cinq-Mars (1826, Martxoaren bosta) literatura-lan erromantikoei esker.
Urtebete geroago gudarostea utzi eta, Parisen, buru-belarri hasi zen idazten. Hurrengo urteetan, ondorengo lanak argitaratu zituen: Stello nobela (1832); Serviture et grandeur militaires (1835, Militartasunaren morrontzak eta handitasunak) kontakizun laburreko bilduma; eta Chatterton (1833) drama. Horietan garbi islatzen zuen giza bizitzari buruz zuen ikuspegi ezkorra.
1845ean, Frantziako Akademiako kide egin zuten, eta harrezkero erretiratua bizi izan zen Maine-Giraudeko landetxean.
Hil ondoren argitaratu ziren Les Destinées (1864, Patuak) poema-bilduma eta Le Journal d´un poète (1867, Poeta baten egunkaria) autobiografia.
Erreferentziak