Aho/esku/oin gaixotasuna[1] sintoma nagusiak ahoko mina eta anpoila txikiak, ultzerak edo aftak izaten dituen gaixotasun biriko arina da. Gaixotasuna eragiten duten bi birus motak Coxsackievirus eta Enterovirus generokoak dira.[2] Ez da nahastu behar antzeko izena duen oina/ahoa gaixotasun edo ahoeriarekin, ganaduaren afekzio bat baita, eta ziurrenik jendeak askoz ere ezagunagoa baitu.
Gaixotasuna eragiten duten birusak gertuko kontaktu pertsonalaren bidez, eztularen eta infektatutako pertsona baten gorozkien bidez zabaltzen dira.[3] Kutsatutako objektuek ere gaixotasuna zabal dezakete.[3]