AT-AT

AT-ATak (All Terrain Armored Transport) Star Wars film sagako unibertsoan Inperio Galaktikoaren animalia itxurako ibilgailu batzuk ziren. Bere barnean motoreak eta inperio galaktikoko tropa ugari daramatzan gorputz batez, armak eta kontrol kabina dauden buru batez eta egitura lurreko arriskutik aldenduta mantentzen duten lau hankez osatuak daude. Gainera, euren hankatzarren azpian, minak, lubakiak edo tripulazioarentzako edo ibilgailuarentzat berarentzat arrisku bat izan daitekeen oro detektatzeko radarrak daude. Konbinaketa honekin, ezin zuten hutsik egin. Hothen zein Endorren indar errebeldeak edo euren bidean topatzen zuten etsai oro izutzeko eta Inperioaren nagusitasuna ezartzeko erabili ziren. Makina beldurgarri hauen eraikitzaileak Errepublika Galaktikoaren garaian AT-TEak, AT-STak eta Republic Gunshipak eraiki zituzten berak izan ziren. Hotheko AT-ATak "haize-bolada indar" izenarekin ezagutzen ziren eta Maximilian Veers jeneralaren aginduetara zeuden.

AT-ATak, euren tamaina erraldoiaren ondorioz, bereziki diseinatutako ontzitzar-lanzaderek garraiatzen dituzte, ibiltariak Destruktore estelarretatik edo gertuko goarnizioetatik garraiatzen dituztenak gudua gertatuko den tokian zabaltzeko.

Inperioaren aurretik, Antzinako Errepublikak erabili zituen Klon Gerretan, Jabiimeko guduan.

Ibiltari inperialen artean handienak dira, honen ondoren MT-ATak, AT-STak, AT-AAak eta AT-PTak datozelarik, ordena honetan.