2012ko Udako Olinpiar Jokoen irekiera ekitaldia 2012ko uztailaren 27an izan zen Londresko Estadio Olinpikoan. Irekiera ekitaldian Elisabeth II.a erreginak ireki zituelarik 2012ko Londresko Jokoak formalki. Isles of Wonder izena jarri zioten ikuskizunari, eta Danny Boyle zinema zuzendari britainiarrak zuzendu zuen.[1]
Londres 2012aren aurretik, kezka zegoen Britainia Handiak irekiera-zeremonia bat antolatzeko zuen gaitasunari buruz, 2008ko Pekineko Udako Jokoetan ezarritako bikaintasuna lor ote zitekeen.[2][3][4] 2008ko zeremonia bere eskala, ikusgarritasun eta gastuagatik nabarmendu zen, eta "historiako handiena" izan zelakoan goraipatu izan zen. Pekinekoak gainera 65 mlioi liberako kostua zuen[5] , eta Londresen 27 milioi libera gastatu zituztela kalkulatzen da (bere lau zeremonietarako aurrekontuan jasotako 80 milioi liberetatik), eta hori ere gutxi gorabehera jatorrizko aurrekontuaren bikoitza zela zabaldu zen.[6] Hala ere, Londresko irekiera ekitaldia arrakasta handi eta maisulan gisa ikusi zuten berehala, eta "Britainia Handiari maitasun gutun" gisa goraipatu zuten.[7][8][9]
Zeremonia 21:00etan hasi zen (hango orduan), eta ia lau ordu iraun zuen.[10] 900 milioi inguruko mundu mailako telebista audientzia batek ikusi zuen; COIren 1500 milioi ikusleko audientziaren estimazioaren azpitik geratu zen kopurua.[11][12][13]
Ekitaldiaren osagarriak
Edukia neurri handi batean sekretupean egon zen emanaldiaren aurretik, milaka boluntariok eta bi entsegu publikok parte hartu arren. Erakusketa artistikoaren atal nagusiek Britainia Handiko Industria Iraultza, Osasun Zerbitzu Nazionala, ondare literarioa, herri musika eta kultura irudikatu zituzten, eta haietan narrazio eta musikaren erabilera bikaina izan zela adierazi zituzten kritikariek. Bi atal labur, britainiar umorez doituak, gogoangarriak izan ziren: Erreginaren cameo agerpen filmatu bat, James Bond (Daniel Craigek gorpuztua) lagun zuela, eta Londresko Orkestra Sinfonikoaren zuzeneko emanaldi bat, Rowan Atkinson komediantearen laguntzarekin (Vangelisen "Chariots of Fire" instrumentala entzun bitartean).[14]
Musikaren erabilera
Erabilitako musikaren zatirik handiena britainiarra izan zen, David Arnold musika zuzendaria izan zelarik zeremonian.[15]
Ekitaldi hasierako prologoan, Erresuma Batuko lau nazioak ordezkatzeko hautatutako artistak izan ziren kontzertu batean: Duran Duran (Ingalaterra), Stereophonics (Gales), Snow Patrol (Ipar Irlanda) eta Paolo Nutini (Eskozia).[16] Jarraian, Frank Turnerrek hiru abesti jo zituen ("Sailor's Boots", "Wessex Boy" eta "I Still Believe") Emily Barker, Ben Marwood, Jim Lockey, eta The Sleeping Souls taldeko ohiko kideez lagunduta.
Atzera kontuaren unean entzun ziren Fuck Buttons ("Surf Solar"), Pink Floyd ("Time"), The Clash ("London Calling"), Muse ("Map of the Problematique") eta Sex Pistols' ("God Save the Queen").
Mike Oldfielden Tubular Bellsen aldaerak entzun ziren, eta Dany Boyleren kolaboratzaile AE Rahmanek (zeinarekin lan egin zuten Slumdog Millionaire eta 127 Hours filmetan) punjabierazko abesti bat konposatu zuen ekitaldirako, 'Nimma Nimma', Indiak Erresuma Batuan izan zuen eragina erakusteko.[17]
1960ko hamarkadatik aurrerako kultura irudikatu zuen ekitaldiko atal nahiko musikatuan entzun ziren Sugababes ("Push the Button"), The Jam ("Going Underground"), Eric Clapton ("Wonderful Tonight"), "My Generation" (The Whoren abestia), "(I Can't Get No) Satisfaction" (Rolling Stones), "My Boy Lollipop" (Millie Small), "All Day and All of the Night" (The Kinks), "She Loves You" (The Beatles), "Trampled Under Foot" (Led Zeppelin), "Starman" (David Bowie), "Bohemian Rhapsody" (Queen, "Pretty Vacant" (Sex Pistols), "Blue Monday" (New Order), "Relax" (Frankie Goes to Hollywood), "Back to Life (However Do You Want Me)" (Soul II Soul), "Step On" (Happy Mondays), "Sweet Dreams (Are Made of This)" (Eurythmics), "Firestarter" (The Prodigy), "Born Slippy" (Underworld), "Song 2" (Blur), "Bonkers" (Dizzee Rascal), Valerie (Amy Winehouse), Uprising (Muse), eta Pass Out (Tinie Tempah).
Estatu ordezkaritzen desfilean entzun ziren, besteak beste, "Galvanize" (The Chemical Brothers), "West End Girls" (Pet Shop Boys), "Rolling in the Deep" (Adele), "Stayin' Alive" (Bee Gees), U2 taldearen bi abesti ("Where the Streets Have No Name" eta "Beautiful Day"), eta Britainia Handiko taldea desfilea ixten ari zenean, entering to David Bowieen "Heroes". High Contrast DJ galesak nahastu eta programatu zuen desfileko musika. Atleta guztiak estadioan elkartu zirenean entzun ziren Arctic Monkeys ("I Bet You Look Good on the Dancefloor") eta The Beatles ("Come Together").
Su olinpikoaren azken erreleboak eta pebetontziaren piztueraren atalak abesti baten izena izan zuen ekitaldian: There Is a Light That Never Goes Out, The Smithsena.
Pink Floyden "Eclipse" entzun ondoren, Paul McCartney izan zen amaieran ekitaldia musikalki itxi zuena, Beatlesen bi abesti kantatuz: "The End", eta "Hey Jude". [18]
Iruditegia
-
Ekitaldiaren hasiera, Britainia Handia, lur berde bat.
-
Eraztun olinpikoak piztu dira eta airean altxatu.
-
Ordezkaritzen desfilea.
-
Estadioa ekitaldian zehar.
-
Mike Oldfield Tubular Bells jotzen, propio egin zen kanpai handi baten ondoan.
-
Pebetontzia, piztuta.
Erreferentziak
- ↑ Isles of Wonder. 27 July 2012.
- ↑ Harris, Stephen. (23 August 2012). «Engineering the London 2012 Olympics opening ceremony» The Negineer.
- ↑ Spencer, Richard. (25 August 2012). «London 2012 cannot match Beijing Olympics opening ceremony 'because of trade unions'» The Daily Telegraph.
- ↑ Hepple, Philip. (16 February 2012). «Five Ways for London to Top the Beijing Olympics Opening Ceremony» Huffington Post.
- ↑ Press hails 'greatest ever' Olympic opening show. Agence France-Presse 9 August 2008.
- ↑ Kortekaas, Vanessa. (5 December 2011). Cameron doubles budget for Olympic ceremonies. FT.com.
- ↑ Dawson, Andy. (28 July 2012). «Boyle Command Performance is hampered by not-so-clever Trevor» Daily Mirror.
- ↑ Goldsmith, Harvey; Phillips, Arlene; Quantick, David; Brown, Mick; Beard, Mary. (29 July 2012). «London 2012: the experts' view of the Olympic opening ceremony» The Daily Telegraph.
- ↑ «Media reaction to London 2012 Olympic opening ceremony» BBC 28 July 2012.
- ↑ Fowler, Scott. (27 July 2012). «Brits show their knack for theater, humor» The Kansas City Star.
- ↑ Ormsby, Avril. (7 August 2012). «London 2012 opening ceremony draws 900 million viewers» Retuers.
- ↑ Douglas, Torin. (28 July 2012). «Olympics ceremony: 27m UK viewers watched opening» BBC.
- ↑ Pomerantz, Dorothy. (28 July 2012). «Olympics Opening Most Watched Non-U.S. Ceremony Ever (And Pretty Good)» Forbes.
- ↑ «A "noisy, busy, witty, dizzying production": What the world thought of London 2012's opening ceremony» Daily Mirror 28 July 2012.
- ↑ «It's the Rock and Roll Olympics!» Q 315: 82–88. October 2013.
- ↑ «Hyde Park show kicks off Olympics» BBC News 27 July 2012.
- ↑ Reshmi, AR. (30 June 2012). «AR Rahman's punjabi track to rock Olympics inaugural» The Times of India.
- ↑ «2012: Olympics: Paul McCartney closes London's opening ceremony» CBS News 27 July 2012.
Kanpo estekak